Amurrio eta Laudio futbol taldeek Arabako Domina eskuratuko dute

Arabako Foru Aldundiak 50 urte baino historia luzeagoa duten herrialdeko hamar futbol talde amateurrei emango die Arabako Domina, beraien artean, Amurrio eta Laudio futbol taldeak.

Gasteizko 6 talde, Amurrio, Laudio, Agurain eta Langraitz-Okakoekin batera Artium museoan bilduko dira apirilaren 28an Arabako Domina jasotzeko.

Arabako Foru Aldundiak 50 urte baino historia luzeagoa duten herrialdeko hamar futbol talde amateurrei emango die Arabako Domina, beraien artean, Amurrio eta Laudio futbol taldeak.

Gasteizko 6 talde, Amurrio, Laudio, Agurain eta Langraitz-Okakoekin batera Artium museoan bilduko dira apirilaren 28an Arabako Domina jasotzeko.

Arabako diputatu nagusiak, Javier de Andresesk iragarri zuen asteartean Arabako Domina jasoko dutenen zerrenda. “Bost hamarkada luzetan, gure lurraldeko hamar futbol taldek lan itzela egin dute, eta lan horren bidez hainbat balio irakatsi dituzte, hala nola, ahalegina, elkartasuna eta konpromisoa, bai eta, halaber, kirolarekiko zaletasuna sustatu ere. Tarte horretan, Arabako kirola sustatzen lagundu dute, hala oinarrizkoa nola profesionala, eta horrela, Araba izena lehiatu diren tokietara eraman dute” adierazi du.

Domina jasoko duten hamar taldeetan Gasteizko 6 talde: Alipendi (1926), Aurrera (1935), Vitoria (1945), Abetxuko (1962), San Ignacio (1964) eta Racing de Santo Domingo (1964) eta Agurain (1964), Langraitz-Oka (1960), Amurrio (1949) eta Laudioko (1927) taldeak daude.

Aldundiak taldeek berrogeita hamar urte horietan etengabe lanean jardun izana goraipatu nahi izan du Domina ematean, guztien artean 2.300dik gorako kirolari lizentzia biltzen dituztela azpimarratu du taldeen bizitasun eta zolitasun horren adierazle bezala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide