Orozkoko Udalak “Gaztedi Nerbioi Ibaizabal 2015” hitzarmena sinatu berri du Bizkaiko Aldundiarekin gazteen enpleguari buruzko politikak garatzeko, bultzatzeko eta ezartzeko.
Hitzarmena Nerbioigoienako beste udal batzuekin -Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko udalekin batera, alegia- sinatu du. Kanpaina maiatzean hasiko da eta urteko azken hiruhilabetekoaren amaieran zehaztuko dute; horrela, 2016. urtean kanpainarekin jarraitzea komenigarria den ala ez aztertuko da.
Bi lan-ardatz nagusi izango ditu:
-
Langabezian dauden gazteentzako hogei beka kudeatzea, laneratzeko jarraipen-plan pertsonalizatu batekin eta eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukerarekin.
-
Ekintzailetza sustatzeko programa bat: “Empréndete!” Lanerako eremu bat, gazteei tailer eta jarduera praktikoen bidez autoenplegurako proiektu pertsonalak sustatu ditzaten laguntza eta aholkuak emateko.
Udal “Gaztedi Nerbioi Ibaizabal” proiektuak bi urte eman ditu udalerri horietan sarean lan egiten, eta aurten, laguntza ildo sendoago baten oinarriak ezarri nahi ditu, 18 eta 29 urte arteko gazteen enplegagarritasunaren alde egiteko.