Aiaraldeko txirrindularitza-zaleek derrigorrezko hitzordua daukate gaur. Atzo hasi egin zen Euskal Herriko itzulia, txirrindularitza mailako lehen mailako proba. Atzo hasi zen Bilbo hiriburuan eta baita ere bukatu.
Gaurko egunean Aiaraldea zeharkatuko du Bilbo eta Gasteizen arteko bidea egingo baitu. Sodupe ingurutik etorriko dira txirrindulariak, Okondo pasa eta Amurrio erditik igaro ostean Urduñako mendatea (lehen mailakoa) igoko dute Gasteizko bidean. Hori guztia 13:10 (Okondo) eta 14:10 (Urduñako mendate gaina) bitartean izango da.
Aurtengo edizioan faborito nagusiena Nairo Quintana da baina badaude Kwiatkowski, Purito Rodriguez , Van Garderen, Ruis Costa edo Mollema moduko txirrindulariak ere. Euskaldunen artean Izaguirre anaiak, Haimar Zubeldia, Igor anton, Mikel Nieve, David Lopez edo Pello Bilbo bezalako kirolariak daude. Guztiek zeharkatuko dute Aiaraldea.
Eta mendate askoko gainak izango dira aurtengo Euskal Herriko itzulian: Arrateko mendatea (Eibar) eta Aiako harria besteak beste.
Zehaztasun gehiago orrialde honetan.
Hau da aiaraldeko ibilbidea:
Okondo: 13:10
Arespalditza: 13:30
Amurrio: 13:15
Urduña: 13:46
Urduña mendatea gaina: 14:00