Aste Santua futbolez josita dator eskualdeko gaztetxoenen eskutik

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko api. 3a, 08:07

Aste Santua futbolaz josita dator eskualdera. Laudio eta Amurrioko futbol taldeek txapelketak antolatu dituzte asteburuan gaztetxoenentzat.

Gaur hasiko da CD Laudiok antolatutako Aste Santuko futbol txapelketa. Igandera arte luzatuko da lehia eta aste bukaera osoan Laudioko San Martin zelaia futbol eta giro onez beteko du. Partidak 12 minututako bi zatiz egongo dira mugatuta.

Ostiralean 2005 eta 2006 urteetan jaiotako gaztetxoek parte hartuko dute. Goizeko 09:30ean hasiko dira partidak eta arratsaldeko 17:00etan jokatuko dira kategoria horretako finalak.

Aste Santua futbolaz josita dator gure eskualdera. Laudio eta Amurrioko futbol taldeek txapelketak antolatu dituzte asteburuan zehar gaztetxoenentzako.

Apirilaren 3an, ostirala, hasiko da CD Laudiok antolatutako Aste Santuko futbol txapelketa. Iganderarte luzatuko da lehia eta aste bukaera osoan zehar Laudioko San Martin zelia futbol eta giro onez beteko du. Partidak 12 minututako bi denboraz egongo dira mugatuta.

Ostiralean 2005 eta 2006 urteetan jaiotako gaztetxoek parte hartuko dute. Goizeko 9:30tan hasiko dira partidak eta arratsaldeko 17:00etan jokatuko dira kategoria horretako finalak.

Hurrengo egunetan 2003 eta 2004 ureetan jaiotako kimuen txanda izango da. Larunbatean kanporaketa fasea jokatuko da goizeko 9:00etatik aurrera; igandean, aldiz, final aurrekoak eta finalak jokatuko dira txapelketaren irabazlea erabakitzeko.

Euskal Herriko futbol talde ugari bertaratuko dira Laudiora asteburuan zehar, Loiola Indautxu, Baskonia F.E., Gernika, Etorkizuna, Gallarta, Aurrera de Vitoria, Sestao, Ermua, Indarra, Astrabudua, Lanbide, Peña Galdames, Lemoako Harrobi, Atxulaur eta Ugao besteak beste

Bien bitartean, Amurrioko Kaskagorri futbol taldeak umeentzako futbol 11 txapelketa antolatu du apirilaren 4 eta 5ean, "Amurrio hiribildua" izenpean. Txapelketaren 16. edizioa izango da aurtengoa eta Amurrioko El Refor zelaian jokatuko da goizeko 9:45etatik aurrera.

Txapelketan eskualdeko futbol taldeen presentzia egongo da, bertan CD Laudio eta CD Urduñak AD Kaskagorrirekin batera parte hartuko dute. Eskualdetik kanpo talde ugari bertaratuko dira, Sestao River eta CD Ariznabarra besteak beste.

Aste Santuko futbol txapelketekin jarraituz, apirilaren 5ean, igandea, eskualdeko CD Urduña eta Atxulaur taldeetako kadete mailek Haroraino bidaiatuko dute "XX Torneo Haro capital del Rioja" txapelketan parte hartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide