Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.
Camino a la escuela
Laudion, larunbatean, martxoak 27, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, munduan zehar lau umeren bizitza jarraitzenm duen dokumental saritu bat: Camino a la escuela.
Jackson, Carlitos, Zahira eta Samuel izeneko haurren benetako istorio bikaina. Eguneroko heroi hauek eskolara juteko egunero hainbat ezbeharrei eta arriskuei aurre egin beharko diete.
Lau haur hauek Lurraren lau puntu ezberdinetan bizi dira, baina ikasteko grina berbera dute, etorkizun oparoagoa izateko atea ikasketak burutzea dela baitakite.
Dokumental interesgarri batez gozatzeko aukera ezin hobea, aurtengo Frantziako Cesar sariaren irabazle.
El libro de la vida
Amurrion, igandean, martxoak 29, arratsaldeko 17:30tan, ohi den moduan, etxeko txikinei zuzendutako pelikula bitxi bezain dibertigarri bat: El libro de la vida.
Guillermo del Toro-ren ekoizpena da film hau, eta Mexikon oso ospakizun herrikoia den Hildakoen Egunarekin nolabaiteko lotura du. Istorio hau mitologia meso-amerikarrean girotuta dago, eta txikitako bi lagun emakume baten maitasuna lortzeko borrokan jardutera behartuko ditu.
Jainkoek, berriz, apustuak egingo dituzte nor izango ote den ligatzen duen lehena asmatzeko.
Pelikula bitxi hau, Diego Luna aktorearen eta Guillermo del Toro zuzendariaren proiektua da, dibeertigarria guztiz.
La teoría del todo
Amurrion ere, igandean, martxoak 29, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, martxoak 30, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, biopic interesgarri bat: La teoría del todo.
Filmak egungo pertsona argiena eta sonarik handiena duen fisikariaren, Stephen Hawkingen, eta 70eko hamarkadan, Cambridgen ikasten ari zirela, maiteminduta utzi zuen arteko ikaslearen, Jane Wilden bizitza kontatzen du.
Jane Hawkingen memorietan oinarritua: "Traveling to Infinity: My Life With Stephen".
Filma honetan eginiko lanagatik, Eddie Redmayne aktore onenaren Oscar saria jaso zuen pasa den hilabetean. Lan bikain bai bai antzezle lanetan baita fisikoki. Guztiz gomendagarria den film goxo bat.
Fitxa teknikoak
Zuzendaria: Pascal Plisson
Gidoilaria: Marie-Claire Javoy eta Pascal Plisson
Aktoreak: Jackson Saikong, Salome Saikong, Samuel J. Esther,...
Frantzia, 2013. 77 minutu.
Zuzendaria: Jorge R. Gutiérrez
Gidoilaria: Jorge R. Gutiérrez eta Douglas Langdale
Aktoreak: Diego Luna, Zoe Saldana, Channing Tatum,…
AEB, 2014. 95 minutu.
Zuzendaria: James Marsh
Gidoilaria: Anthony McCarten eta Jane Hawking (liburua)
Aktoreak: Eddie Redmayne, Felicity Jones, Tom Prior,…
Erresuma Batua, 2014. 123 minutu.