Korrika, Gorostiaga, Amurrio Trail Taldea eta Madalenako auzolana, egunkariko protagonista

Erredakzioa 2015ko mar. 25a, 21:07

Inprimategian dago jada Aiaraldea Egunkariaren 31. alea. Aurreko astean argitaratutako zenbaki bereziari jarraiki, egunkari honetan ere Korrika izango da protagonista nagusia. Korrikak Aiaraldean utzi dituen irudien bilduma bat topatuko du irakurleak egunkariaren erdiko orrietan.

Baina bestelako gaiak jorratzeko ere egongo dira orrialdeak. Pablo Gorostiaga eta Patxo eta Isidro Murgaren egoera izango da gai horietako bat, Gorostiagari eginiko elkarrizketa oinarri hartuta.

Inprimategian dago jada Aiaraldea Egunkariaren 31. alea. Aurreko astean argitaratutako zenbaki bereziari jarraiki, egunkari honetan ere Korrika izango da protagonista nagusia. Korrikak Aiaraldean utzi dituen irudien bilduma bat topatuko du irakurleak egunkariaren erdiko orrietan.

Baina bestelako gaiak jorratzeko ere egongo dira orrialdeak. Pablo Gorostiaga eta Patxo eta Isidro Murgaren egoera izango da gai horietako bat, Gorostiagari eginiko elkarrizketa oinarri hartuta.

Kirolaren atalean, berriz, Amurrioko Trail Taldearen nondik norakoak azalduko dituen artikulua izango da nagusi. Hortaz gain, espazioa egongo da baita Iñaki Isasik Aiarako Biraren inguruan idatzi duen artikuluarentzat.

Kultura txokoan, aldiz, Janire Usategui argazkilari amurrioarrari eginiko elkarrizketa irakurtzeko parada egongo da, beste hainbat gaien berri jasotzearekin batera.

Jendartearen atalak Arrankudiaga-Zollora eramango gaitu, Madalena Baseliza berreraikitzeko egindako auzolanera. “Herriz-herri” atalean, berriz, azken asteetan eskualdean eman diren albisteen berri jaso ahal izango du irakurleak. Bukatzeko, Urduñako Aste Santuko prozesioak antolatzen aritu izan ohi den kide bati eginiko elkarrizketa irakurtzeko parada egongo da.

Zutabeetan honako aiaraldear hauek plazaratuko dute euren iritzia: Txema Urkijo, Mikel Kormenzana, Jonatan Moreno, Edorta Moreno, Patxi Iturregi eta Ainhoa Comas.

Ohikoan bezala, bihar goizean goiz ekingo zaio egunkariaren banaketari, eskualdeko geltoki, taberna, saltoki, eskola zein bestelako guneetan.

Hurrengo zenbakia, apirilaren 16an

Aste Santuko oporrak direla eta, egunkariaren hurrengo alea aste bat beranduago argitaratuko da, apirilaren 16an (osteguna).

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide