Iristear dago Korrika Aiaraldera

Erredakzioa 2015ko mar. 24a, 11:30

Ordu gutxi falta dira Korrika eskualdera hel dadin. Okondotik sartuko da egunsentiko 02:16an, Laudiora jotzeko 02:55ean. Ia ordubete beharko du Korrikak Laudio zeharkatzeko baina 03:47an Luaiondon egongo da, Murgan aldiz 04:07an. Handik Arespalditzara igoko da Korrika eta 04:33an helduko da gero Izoriara joateko, 04:45ean hain zuzen.

Ordu gutxi falta dira Korrika eskualdera hel dadin. Okondotik sartuko da egunsentiko 02:16an, Laudiora jotzeko 02:55ean. Ia ordubete beharko du Korrikak Laudio zeharkatzeko baina 03:47an Luaiondon egongo da, Murgan aldiz 04:07an. Handik Arespalditzara igoko da Korrika eta 04:33an helduko da gero Izoriara joateko, 04:45ean hain zuzen.

05:05ean Bizkaian barneratuko da Korrika, Belandian alegia. Gora doan errepidea jarraituz Lendoñon elkartuko dira euskaltzale korrikalariak 05:31ean. Urduñan 05:55ean dauka hitzordua Korrikak. Berehala Arabara itzultzeko, Saratxotik 06:31ean igaroko baita.

Amurrioarrek Korrikara elkartzeko parada izango dute goizeko 06:50ean eta azkenengo etapatan sartuko da lasterketa Lezaman 07:29an. Baranbio zeharkatu eta gero Zioarragan agurtuko du Korrikak Aiaraldea 08:03an.

Beroketa ekitaldiak nonahi

Egun luzea eta bizia izango da gaurkoa. 15:30ean Areta eta Urduñako Korrika Txikiak egingo baitira. Urduñako Foru Plazan txokolatea emango dute eta 20:00etan Dantza Plaza eta sagardoa eskainiko dute. Bihar goizeko 06:00etan txokolatea eskainiko dute Gaztetxean ere eta ordu berean suziriak jaurtiko dituzte.

Amurrioko Euskaltegian gaur 18:30ean Korrikaren inguruko argazki eta bideo zaharren emanaldia egongo da.

Laudion jendea ohera joan ez dadin Batukadak joko du arratsaldeko 20:00etan Herriko Plazan eta 21:30ean afari herrikoa antolatu dute Basalarrinan -tiketak salgai daude Iratxo eta Ilargi tabernetan-. Hori gutxi balitz kontzertua eskainiko du Atxurre taldeak Gaztetxean 23:00etan. Eta gero kantukada egongo da.

Korrikak ez du etenik

Martxoaren 29an bukatuko da Korrika Bilbon, baina bitartean hitzordu gehiago daude ekimenari lotuta eskualdean. Hurrengo egunetan Korrika Txikiak ez ezik jarduera kulturalak gauzatuko dira. Guztiak Aiaraldea.eus web-atariaren agendan jasota daude.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide