Arrankudiaga-Zollo, Zeberio eta Orozkoko Udalek, orain urtebete, Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin elkarlanerako hitzarmena sinatzea adostu zuten. Horren helburua da herritarren Hizkuntz Eskubideak babestea. Era berean, Udalei eta bertako langileei hizkuntza-eskubideen inguruko aholkularitza eskainiko die Behatokiak behar duten guztietan.
Asteartean, martxoak 24, hasitako bidea biribilduko dute sinadura ekitaldi formalarekin; horretarako Itziar Duoandikoetxea (Arrankudiaga-Zolloko Alkatea), Ana Belen Alberdi (Zeberioko Alkatea) eta Josu San Pedro (Orozkoko Alkatea) elkartuko dira, Orozkoko Osoko Bilkuren aretoan.
“Euskararen esparrua indartzeko, herritarrek euren Hizkuntz Eskubideak bermatuak daudela sentitu behar dute. Bide horretan doaz akordioa eta sinadura ekitaldi ofizialak.” azaldu du Begoñe Olabarria Orozkoko zinegotziak.