Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badaude ere, aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

The imitation game

Laudion, larunbata, martxoak 21, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, Bigarren Mundu Gerrako “Enigma” makinaren inguruko lehia: The imitation game.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta  Amurrio.

The imitation game

Laudion, larunbatean, martxoak 21, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Bigarren Mundu Gerrako “Enigma” makinaren inguruko lehia: The imitation game.

Lapurreta bat dela eta 1952ko neguan britainiar autoritateek Alan Turing matematiko, analista eta heroiaren etxean sartzen dira. Homosexuala dela egotzita Alan txilotu egingo dute. Ofizialek gaur egungo informatikaren sortzailea atxilotzen ari direla ez dakite.

Bigarren Mundu Gerratean Alanek gidatzen zuen akademiko, linguista, xake txapeldun eta inteligentzi ofizial talde batek alemaniarrek asmatu zuten Enigma makinaren kodigoa deszifratzea lortu zuen.

Gidoi Onenaren Oscar saria bakarrik irabazi bazuen ere, filma honek beste zazpi izendapen jaso zituen pelikula onenari, zuzendari onenari, emakumezko aktore onenari eta gizonezko aktore onerari barne. Azpimarratzekoa, Benedict Cumberbatch aktore ingelesaren lana, bikaina.

Ikusi Tetxu Urkijok idatzitako zinema proposamena, hemen.

Bob Esponja: un héroe fuera del agua

Amurrion, igandean, martxoak 22, arratsaldeko 17:30tan, ohi den moduan, etxeko txikinei zuzendutako animaziozko zinema emanaldia; telebistatik zinemara salto egiten duen pertsonai ezagun bat: Bob Esponja: un héroe fuera del agua.

Bob Esponja, munduko ornogabe ezagunena, lurrera heldu da bere bizitzako abentura heroiko handiena bizitzeko.

Abentura dibertigarri honen maltzurraren paperean ikusiko dugun aktorea Antonio Banderas delarik, filmaren protagonista nagusiak Bob Esponja, Patrizio Izarra eta Kalamardo dira, dudarik gabe.

Whiplash

Amurrion ere, igandean, martxoak 22, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, martxoak 23, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, aurtengo Oscar sarietako irabazle bat: Whiplash.

Andrew Neiman jazz bateria jole gazte eta anbizio handikoaren helburua ikasketak burutzen ari den Mendebal Kostako Musika Kontserbatorio elitistan arrakasta lortzea da. Bere aitaren literatura-ibilbideren porrotak markatua, Andrew-k amets handiak ditu. Terence Fletcher, irakasle aditu eta zorrotzak Kontserbatorioko jazz talderik onena zuzentzen du.

Andrew taldean sartzen denean bere bizitza erabat aldatuko da. Perfekzioa lortzeak obsesionatuko du eta irakaslearen metodo zorrotzek bere kapazitatea eta osasun mentala limitean jarriko dizkiote.

Hiru Oscar sari irabazi zituen film estatubatuar independiente honek. Istorio hunkigarri honetan, Oscarra irabazi duen J.K. Simmons da aurpegi ezagunena, eta lan zoragarriena egiten duena.

 

 

Fitxa teknikoak

The imitation game

Zuzendaria: Morten Tyldum

Gidoilaria: Graham Moore, Andrew Hodges (liburua)

Aktoreak: Benedict Cumberbatch, Keira Knightley, Matthew Goode,...

Erresuma Batua, 2014. 114 minutu.

 

Bob Esponja: un héroe fuera del agua

Zuzendaria: Paul Tibbitt

Gidoilaria: Glenn Berger eta Jonathan Aibel

Aktoreak: Antonio Banderas, Tom Kenny, Bill Fagerbakke,…

AEB, 2015. 92 minutu.

 

 

Whiplash

Zuzendaria: Damien Chazelle

Gidoilaria: Damien Chazelle

Aktoreak: Miles Teller, J.K. Simmons, Melissa Benoist,…

AEB, 2014. 107 minutu.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide