Udazkena agurtzeko eguzki-eklipsea ikusteko parada egongo da bihar eskualdean. Ilargiaren ibilbideak eguzkia estaliko du Europako iparraldean. Euskal Herrian eklipsea ez da erabatekoa izango baina bai oso agerikoa.
Adituek espero dute 2 orduko iraupena izatea eklipseak. Bihar goizeko 09:04an hasiko dela uste dute. 10:00ak aldera eklipseak bere garapen handiena izango du eta 11:18an bukatuko da.
Argian ez ezik, itsasaldian ere izango du eragina eklipseak, larunbatean hain zuzen. Adituek gogoratu dute eguzkira zuzenean begiratzea oso arriskutsua dela, lesioak sortu daitezke begietan eta. Eklipsea begiratzekotan, adituek iradoki dute betaurreko bereziak -eklipse betaurrekoak- erabiltzea.