“Zaila da Argentinako euskahaldun guztiak Korrika bakarrean biltzea”

Erredakzioa 2015ko mar. 17a, 11:30

AITOR ALAVA (1973, Bilbo) Argentinan bizi den aiaraldearra da. MARINA ARANGUREN (1977, Buenos Aires) bere emazteak, euskara ikasi du eta klaseak ematen ditu.  

Egun gutxi falta dira Korrika hasteko. Nola bizitzen duzue Argentinan?
Marina: Argentinan Korrika emozio handiz bizi dugu. Euskal Etxeek ekintza ezberdinak antolatzen dituzte parte hartzeko: ekintza kulturalak, lasterketa, hitzaldiak, informazio zabalpena...

AITOR ALAVA (1973, Bilbo) Argentinan bizi den aiaraldearra da. MARINA ARANGUREN (1977, Buenos Aires) bere emazteak, euskara ikasi du eta klaseak ematen ditu.  

Egun gutxi falta dira Korrika hasteko. Nola bizitzen duzue Argentinan?
Marina: Argentinan Korrika emozio handiz bizi dugu. Euskal Etxeek ekintza ezberdinak antolatzen dituzte parte hartzeko: ekintza kulturalak, lasterketa, hitzaldiak, informazio zabalpena...

Aitor: Internet bidez ere Korrikaren ibilbidea jarraitzen dugu. Bideo eta argazkietan agertzen diren familiak eta parte-hartzaileak hunkitu egiten gaituzte. Aurpegien alaitasuna eta elkartasun giroa miresgarria da.

Aurtengo Korrikaren leloa “Euskahaldun!” da. Zer da zuentzat “euskahaldun” izatea?
Aitor: “Euskahaldun” izatea eskubide eta eginbeharra dela uste dugu. Diasporan “euskahaldun” izateko ahalegin handia egin behar dugu. Euskararen inguruan aritzen garen guztiak “euskahaldunak” gara. Nahiz eta batzuek gutxi eta besteek asko hitz egin, ardura berak mugitzen gaituelako.

“Diasporan ahalegin handia egin behar dugu euskahaldun izateko”

Euskara irakaslea zara, Marina. Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera?
Marina: Nire kasuan arbasoen jatorriak eta batez ere Euskal Herriko familiarekiko harremanak bultzatu ninduen euskara ikastera duela 20 urte, eta berehala liluratu nau. Horregatik klaseetan dakidana transmititzen saiatzen naiz. Hemengo ikasle gehienek euskal jatorria dute, eta hizkuntza ezagutu eta ikasi nahi dute. Beste batzuk hizkuntza zaleak dira, eta euskara misteriotsu eta interesgarria iruditzen zaie. Hala ere badira euskal musikagatik edo politikagatik hurbiltzen direnak ere.

Zer du Euskal Herriko Korrikak Argentinakoak ez duenik? Eta alderantziz?
Aitor: Argentina hain handia denez eta Euskal Etxeak herrialdean zehar sakabanatuta daudenez, zaila da Argentinako “euskahaldun” guztiak lasterketa bakarrean biltzea.

Euskara Korrikarekin doa Argentinara, edo Korrika igarota ere mantentzen da?
Marina: Euskara eguneroko lana da. Korrika gogoak eta energiak berriz kargatzeko bultzada da. Zorionez euskararen inguruan interesa duen jendea urtero berritzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide