Inprimategian dago Korrikari buruzko zenbaki berezia

Erredakzioa 2015ko mar. 16a, 22:00

Bihar (martxoak 17) argitaratuko da 19. Korrikari buruzko Aiaraldea Egunkariaren zenbaki berezia. Euskararen aldeko ekimen horren hainbat aspektu jorratuko ditu egunkariak. Korrikaren sorreran parte hartu zuten sei aiaraldearrekin egindako mahai-inguruari buruzko artikuluarekin hasiko da, jarraian beste hainbat gaira salto egiteko. 

Bihar (martxoak 17) argitaratuko da 19. Korrikari buruzko Aiaraldea Egunkariaren zenbaki berezia. Euskararen aldeko ekimen horren hainbat aspektu jorratuko ditu egunkariak. Korrikaren sorreran parte hartu zuten sei aiaraldearrekin egindako mahai-inguruari buruzko artikuluarekin hasiko da, jarraian beste hainbat gaira salto egiteko. 

Elkarrizketek presentzia nabarmena izango dute: Aitor Alava eta Marina Aranguren (Argentinan bizi diren euskaradunak), Brenda Castrillo Valle (euskaraz ikasten ari den nikaraguarra), Ane Moreno (Korrikaren lehenbiziko edizioetan furgonetan animatzaile gisa aritutako aiaraldearra) eta Asier Amondo (Korrikaren koordinatzaile orokorra) izango dira elkarrizketatuak. 

Agendaren atalean, berriz, Korrika Kulturalaren ekintza guztiak kontsultatzeko aukera izango du irakurleak. 

Zutabegile berriak

Zutabegileak ere zenbaki horretarako espresuki lotutakoak izango dira. Hala, honako aiaraldear hauek Korrikari buruz dituzten iritzi, sentimendu eta abarrak plazaratuko dituzte: Irati Usia, Anakristi Gutierrez-Barquin, Joseba Egiguren, Anuntxi Arana, Juan Jose Arto Rodriguez "Pelukas" eta Irati Mendiguren Cosgaya. 

Egunkaria ohiko lekuetan banatuko dute Aiaraldea Komunikazio Leihoko langile eta bolondresek, bihar goizetik aurrera. 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide