Kantauriko Urkidetzak URArekin akordioa itxi du eta ur kudeaketaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko mar. 12a, 21:18

URA agentziak eta Kantauriko Urkidetzak, hodi-biltzaileetako eta hondakin-uretako araztegietako proiektuen garapenak eragindako lurren desjabetzean lagunduko duen hitzarmena sinatu dute. Goi Nerbioiko Saneamendu Planean jasotzen den moduan.

Hitzarmenaren arabera, URA 2,5 milioi euroko inbertsioa egitera konprometitu da ; 850.000 euro 2015ean eta 1.600.000 euro 2016an. Kantauriko Urkidetzak berriz, lanak aurrera eramateko beharrezkoak izango diren eremuen jabetza kentzeaz arduratzera konprometitu da.

URA agentziak eta Kantauriko Urkidetzak, hodi-biltzaileetako eta hondakin-uretako araztegietako proiektuen garapenak eragindako lurren desjabetzean lagunduko duen hitzarmena sinatu dute. Goi Nerbioiko Saneamendu Planean jasotzen den moduan.

Hitzarmenaren arabera, URA 2,5 milioi euroko inbertsioa egitera konprometitu da ; 850.000 euro 2015ean eta 1.600.000 euro 2016an. Kantauriko Urkidetzak berriz, lanak aurrera eramateko beharrezkoak izango diren eremuen jabetza kentzeaz arduratzera konprometitu da.

Era berean, 1994an administrazio zentrala eta autonomikoaren artean idatzitako akordioan jasotakoari jarraipena emango diote, Errekurtso eta Ustiapen Hidraulikoen funtzio eta zerbitzuei dagokionez, baita urte berean idatzitako Kolaborazio Hitzarmenari, zeinetan erreken egoera ekologikoa hobetzeko eraikin hidraulikoen gauzatzeaz hitz egiten da (haien artean Goi Nerbioiko EDAR dago).

Bigarren akordio horrekin administrazio zentralak lana osotasunean finantzatzeko konpromisoa hartu du eta EAEko administrazioa behar dituen eremuak bere esku utziko ditu.

Uraren kudeaketaren inguruko jardunaldiak

Kantauriko Urkidetzak jardunaldiak antolatu ditu martxoaren bukaeran. Haien helburua da ura kudeatzeko dauden eredu ezberdinak aztertzea eta eskualdean gauzatu behar dena eztabaidatzea.

Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da nahiz eta doakoa izan. Hurrengo helbide elektronikoaen egin daiteke: jardunaldiak.caku@gmail.com. Hitzaldi guztiak Amurrioko Katekesi Aretoan izango dira.

Egitaraua hurrengoa izango da.

Martxoak 24:
Uraren gaiari hurbilketa bat.
19:00: Dokumentala: “Bizitzaren ura”.
19:20: “Urarenganako giza eskubidea”. Pedro Arrojo,
Uraren Kultura Berria Fundazioaren kide.

Martxoak 25:
Gobernantza eta kostuen berreskurapena.
9:15-9:30: Jardunaldien aurkezpena.
9:30-10:45: Zergatik defendatu behar dugu uraren kudeaketa publikoa? Uraren pribatizazioaren arrisku eta ondorioak. Jordi Colomer (zerbitzu publikoen kudeaketan ingurumeneko espezialista) eta Moisés Subirana (Aigua es vida).
10:45-11:30: “Urarenganako giza eskubidea kudeaketaren paradigma modura: #iniciativagua2015”. Luis Babiano, AEOPAS.
11:30-12:00: Atsedena.
12:00-13:30: Uraren kudeaketa publikoa Euskal Herrian. Iñaki Antiguedad, UPV-EHU eta Enrique Noain, Añarbeko Urak S.A.-ko lehendakaria.
18:30-20:30: Uraren kudeaketa Aiaraldean: Azpiegitura berriak. José Ramón Toña, Kantauriko Urkidetza.
Zer da kostuen berreskurapena eta zer eragin du Aiaraldean?
Kostuen berreskurapenaren garratzia eta eraginak uraren kudeaketan.
Iñigo Elosegi, Gipuzkoako Urak S.A.-ko zuzendari kudeatzailea.

Martxoak 26:
Uraren kudeaketaren etorkizun berria Aiaraldean.
9:15-9:30: Jardunaldiaren aurkezpena.
9:30-11:30: Mahai ingurua: uraren kudeaketa Aiaraldean: Aiaraldeako Uraren kudeaketarako erronkak. Juanjo Yarritu. Kantauriko Urkidetza.
Uraren kudeaketa Aiaraldean, Arro irizpidea edo administrazioa irizpidea? Arabako Foru Aldundiko ordezkaria eta URA, Ur Agentziako ordezkaria.
Aiaraldeko Uraren kudeaketa legediaren ikuspuntutik. Julian Landin, abokatua.
11:30-12:00: Atsedena.
12:00-13:30: Tailler parteahartzailea: Uraren kudeaketa Aiaraldean.
13:30-13:45: Ondorioak eta jardunaldien amaiera ekitaldia.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide