AEK-k aurtengo korrikaren ibilbide osoa sareratu du dagoeneko, hemen sakatuz ikusgai dago.
Urepeletik abiatuko da martxoaren 19an arratsaldeko 17:00etan. Hurrengo egunean Hegoaldera helduko da eta Iruñea gurutzatuko du.
Aiaraldeari dagokionez, martxoaren 25ean izango da Korrikaren bisita. Bizkaiko kostaldea zeharkatu ostean Ezkerraldean barneratu eta handik Enkarterrira zuzenduko da.
Hortik Okondora joko du gaueko 02:30ean eta gero Laudio, Aiara, Urduña eta Amurriotik pasako da Araban murgiltzeko. Herriak korrikalariz beteko dira eta aiaraldea.eus-ek jarraipen berezia egingo dio euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ekimenari.
Eskualdeko herri ugari ez ditu igaroko Korrikak, Arrankudiaga-Zollo, Arakaldo, Artziniega eta Orozko, alegia. Artziniega eta Orozkoko kasuetan bigarren aldiz jarraian geratuko dira Korrikaren bisitarik gabe bertako euskaldunak.