Zuhaitzaren nazioarteko egunean espezie autoktonoak landatuko dituzte

Aurten “landatu zuhaitz bat, erein bizitza” lemapean abiatuko den jaia eskualdeko herri gehienek ospatuko dute.

Laudion adibidez martxoaren 14an goizeko 10:00etan izango dute hitzordua, herriko plazan hasi eta Arrañotik txangoa egingo dute, bertan zuhaitz autoktonoak landatuko dituzte zenbait puntutan eta ondoren hamaiketakoa izango da plazan.

Aurten “landatu zuhaitz bat, erein bizitza” lemapean abiatuko den jaia eskualdeko herri gehienek ospatuko dute.

Laudion adibidez martxoaren 14an goizeko 10:00etan izango dute hitzordua, herriko plazan hasi eta Arrañotik txangoa egingo dute, bertan zuhaitz autoktonoak landatuko dituzte zenbait puntutan eta ondoren hamaiketakoa izango da plazan.

Bertako espezieak

Iniziatiba horren bitartez espezie autoktonoen baso eremuak handitzea eta sendotzea bilatzen dute; herritarren parte hartzea sustatuz horien inplikazio eta sentsibilizazioa lortu nahi dute, basoen garrantziaz gero eta pertsona gehiago jabetu daitezen.

Lanetan txikienek ere lagundu ahal izango dute. Horiek ere basoarekin harreman zuzenean jartzea bilatzen dute antolatzaileek.

Amurrion Kuxkumendira joko dute berriro

Amurrioko ikasleek ere haritzak landatuko dituzte, Kuxkumendin martxoaren 6an. Duela hamar urte egiten dute ekintza hori Amurrioko ikasleek eta ordutik 2.000 haritza baino gehiago landatu dituzte.

Aurten haritz amerikarra landatuko dute Aresketa ikastola, Zabaleko, Virgen Niña, Lucas Rey eta Etxaurren ikastolako ikasleek eta eguna mendian emango dute lan horiek egin bitartean inguruko espezie autoktonoak ezagutuz eta ikasiz.

Jatorria

Jai horren jatorria 1805ean Cacereseko Villanueva de la Sierra herrian eman zen, herriko apaizaren iniziatibaz aratusteak zuhaitzak landatuz eta jai herrikoia eginez ospatu zituzten.

Nazioarteko esparruan zuhaitzaren egun ofiziala deitzen lehenengoa ordea Suedia izan zen 1840an. Nazio gehienek ospatzen dute eguna, baina ez da herri guztietan egun berean ospatzen, urtarorik aproposena bilatzen baita bakoitzean basoaren ekologiari eta klimari dagokionez.

Basoak gizakien bizitzan dituen onurak asko dira; biomasak CO2 emisioak absorbatzen dituelako negutegi efektua saihestuz eta bestalde basoek lurzoru galeratik eta uholdeetatik babesten dute beste eragin onuragarri askoren artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide