Martxoak 8ak parekidetasun aldarrikapenak hainbat modutan gauzatuko ditu eskualdean

Erredakzioa 2015ko mar. 4a, 12:37

Emakumeen nazioarteko eguna dela eta hainbat ekintza antolatu dira eskualdean. Udal eta elkarte ugarik osatutako egitarauek hitzordu anitzak jaso dituzte.

Berez ekintza batzuk dagoeneko egin badituzte ere -Okondon adibidez internet erabileraren inguruko ikastaroa egin dute- gehienak hurrengo egunetan izango dira eta hilabetea bukatu arte luzatuko dira.

Emakumeen nazioarteko eguna dela hainbat ekintza gauzatuko dira eskualdean. Udalek eta elkarte ugarik osatutako egitarauetan hitzordu ezberdinak jaso dituzte.

Berez ekintza batzuk egin badituzte ere -Okondon adibidez internet erabileraren inguruko ikastaroa egin dute- gehienak hurrengo egunetan izango dira eta hilabetea bukatu arte luzatuko dira.

Elkarretaratzeak

Berdintasuna aldarrikatzeko mobilizazioak egingo dituzte Martxoaren 8an. Laudion 13:00etan izango da Herriko Plazan eta Artziniegan ordu berean frontoian, Amurrion 13:30ean Juan Urrutia plazan, Okondon 14:00etan El Meson-en, Orozkon 17:30ean udaletxe aurrean eta Urduñan 19:00ean udaletxe aurrean ere.

Bilboko manifestazioa

Arrankudiaga-Zollon kontzentrazioa egin ordez Bilbon mugimendu feministak antolatuko duen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Arrankudiaga-Zolloko udalak bi adierazpen instituzional onartu ditu. Alde batetik udal gobernu taldeak proposatutakoa eta bestetik EAJk aurkeztutakoa.

Adin guztientzako hitzorduak

Elkarteek eta udalek adin guztiak aintzat hartu dituzte egitaraua osatzean. Umeek txotxongiloak izango dituzte edo berdintasun tailerretan parte hartzeko aukera emango diete, Amurrion, Artziniegan edo Orozkon, besteak beste.

Kultura eta aisialdia

Kultura eta aisialdiak protagonismo berezia izango dute. “Busco novio formal que marido ya tuve” bakarrizketa Laudion eta Aiaran eskainiko dute. Okondon ere “Las chicas serias no gustan” bakarrizketa antolatu dute.

“Siempre Alice” pelikula ere Laudion eta Amurrion igorriko dute eta horretaz gain “Amaren eskuak” filma emango dute Orozkon, guztiak Martxoaren 8an. Artziniegan eta Okondon ere zineforumak antolatuko dituzte, “El pico de las viudas” eta “Little Miss Sunshine” filmeak emanez, hurrenez hurren.

Horretaz gain hainbat ikastaro prestatuko dira autoestima, autodefentsa edo berdintasuna lantzeko.

Kirolak ere tartea izango du. Berdintasunaren ibilbidea egingo baitute martxoaren 21ean Amurrion.

Toti Martinez de Lezea

Toti Martinez de Lezeak bi ekitalditan parte hartuko du egun berean Amurrion. Martxoaren bukaeran izango da, 26an hain zuzen, liburutegian. Umeentzako emanaldia 18:00etan izango da eta 18:30ean helduentzako hitzaldia izango da.

Topaketak

Martxoak 8 dela eta hainbat bazkari antolatuko dira. Urduñan bi egingo dituzte. Loraldi elkarteak Llarena jatetxean antolatutakoa martxoaren 6an eta Adi Emakume Elkarteak deitutakoa Mariaren Lagundian martxoaren 14an.

Okondon Martxoaren 8an izango da 14:30ean El Meson-en eta Artziniegan egun berean Batzokian 15:00etan.

Luiaondo ere bazkaria egingo dute Gizarte Etxean 14:30ean eta 17:00etan antzezlana ikusteko aukera izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide