Dozenaka ekintza Korrika kulturalaren egitarauan

Erredakzioa 2015ko ots. 27a, 07:24

Datorren martxoaren 25ko goizaldean igaroko da Korrika Aiaraldetik. Baina Korrikarekin batera herriz-herri antolatu ohi diren kultur egitarauak martxan daude jada. Laudio, Amurrio eta Urduñan dozenaka kultur ekintza prestatu dituzte. Ekintzetako asko AEKko ikasle eta ikasle ohiek antolatu dituzte.

Datorren martxoaren 25ko goizaldean igaroko da Korrika Aiaraldetik. Baina Korrikarekin batera herriz-herri antolatu ohi diren kultur egitarauak martxan daude jada. Laudio, Amurrio eta Urduñan dozenaka kultur ekintza prestatu dituzte. Ekintzetako asko AEKko ikasle eta ikasle ohiek antolatu dituzte.

Laudion gaur (otsailak 26) hasiko da Korrika Kulturala. Asier Otamendik bere bidaiei buruzko diaporama aurkeztuko du, Basalarrina Topagunean, arratsaldeko zazpietan. Martxoaren 14an, berriz, Bertso-korrika egongo da Arrainope tabernan. Horretaz gain, Baserritar eta artisauen azoka (martxoaren 14an), mendi martxa (22an), Desetxufatuak antzezlana (23an), galletak egiten ikasteko tailerra eta kantu jira (27an). Korrikari harrera egiteko, berriz, batukada eta kontzertua egongo dira.

Amurrion martxoaren 18an izango da lehen ekintza, Infinite scarf ikastaroa. Hurrengo egunetan running-ari buruzko hitzaldia (23an), Korrikaren argazki eta bideo zaharren proiekzioa (24an), antzerkigintzari buruzko solasaldia (25an), Nafarroako kanta taldearen kantu-jira (26an) eta Babiora martxa (28an) egongo dira.

Urduñan ipuin kontalaria (26an) eta Euskal kanta herrikoiak (28an) egongo dira, eta Korrika igaro ostean txokolatada egingo da Gaztetxean.

Korrika txikiak
Eskoletako haurrek, ohiko lez, euren Korrika propioa izango dute. Amurrio eta Urduñan martxoaren 27an egingo da eta Laudion 26an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide