Martxoaren 3a, Aiaraldeko lehen greba orokorraren hazia

Erredakzioa 2015ko mar. 3a, 10:26

Aceroseko langile izandako Txebe Alvarado Meabek iritzi-gutuna idatzi du 1976ko martxoaren 3ko sarraskiari begira Aiaraldean eman zen erantzunaren inguruan: 

Aceroseko langile izandako Txebe Alvarado Meabek iritzi-gutuna idatzi du 1976ko martxoaren 3ko sarraskiari begira Aiaraldean eman zen erantzunaren inguruan: 

"Ia 40 urte igaro diren arren, oroitzen dut nola, soldaduzka bukatuta, Aceros de Llodioko tailer elektrikoan nuen postuan sartu nintzen berriz, urtarrilaren amaiera aldera. Martxoaren 4a iritsi zen. Geroz eta urduriago nengoen, arratsaldeko laurak gerturatu ahala. Garai harteko egunkariek Gatezien aurreko egunean gertatutako sarraskiaren inguruko informazio zekarten. Goiz osoan zehar langileen arteko bilerak egon ziren fabrikan, erantzun bat emateko asmoz. Hala, arratsaldeko lauretatik aurrera lan egiteari uzteko deia zabaldu zen. Ordu horretan laminazio-trena gelditzea lortu genuen, paroa fabrika osora zabalduaz. Aparkalekuan kontzentrazio bat egin ostean, herriaren erdigunera arte manifestazio bat egitea adostu zen. JEZko langileak batu ziren zutabera. Plazara iristean, elizara sartu eta bertan asanblada bat egitea erabaki zen; Guardia Zibilaren erreakzioarekiko beldurragatik, nik uste.

Inoiz ez zait ahaztuko Anselmo apaizak sartu ginenean jarri zuen aurpegia, lehen jaunartzea egitera zioazen umeekin zegoela.

Elizan egin zen asanblada horretan hiru eguneko paroa deitzea erabaki zen, zonalde osoan. Hala prestatu zen Aiaraldeko lehen greba orokorra izango zena. Paroa erabatekoa izan zela esan daiteke, eta manifestazio eta asanbladak egin ziren egunero. Erahilako kideen familientzako dirua bildu zen baita. Oroitzen dut nola egun horietako batean guardia zibil talde bat agertu zen, plazan egiten zen elkarretaratzea galarazteko asmoz. Egon ziren tira-birak, baina bertan zeudenen tinkotasunak atzera egitera behartu zien.

Nire ustez, Gazteizko erahilketek, beste gauza akoren artean, grebak eta manifestazioak egitearekiko beldurra galtzea ekarri zuten. Aldarrikapen sozial eta politikoak orokortu egin ziren, ordutik aurrera Fraga Iribarneren ondare izateari utzi zioten kaleak okupatuaz."

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide