Tubacexek 32,6 milioi euroko etekina izan zuen iaz, aurreko urtekoaren bikoitza

Erredakzioa 2015ko mar. 2a, 09:30

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak igorritako informazioaren arabera, Tubacex enpresa airaldearrak 2014 urtean zergen ordainketa aurreko 32,6 milioi euroko mozkinak izan zituen, 2013an izandakoaren %96,6 gehiago.

Iaz enpresaren finantza zorra 43 milioi eurotan murriztu zuen eta Esplotazio Emaitza Gordina (EBITDA) 64,1 milioi euroko izan zuen, 2013an baino %25,1 gehiago alegia.

 

Munduan lider

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak igorritako informazioaren arabera, Tubacex enpresa airaldearrak 2014 urtean zergen ordainketa aurreko 32,6 milioi euroko mozkinak izan zituen, 2013an izandakoaren %96,6 gehiago.

Iaz enpresaren finantza zorra 43 milioi eurotan murriztu zuen eta Esplotazio Emaitza Gordina (EBITDA) 64,1 milioi euroko izan zuen, 2013an baino %25,1 gehiago alegia.

 

Munduan lider

Datu horiekin, Tubacexek bere Plan Estrategikoaren lehen zatia amaitutzat eman du eta bigarrena abian jarri duela iragarri du, enpresaren handitzea helburu duelarik; izan ere, Italiako IBF eta Indiako Prakash enpresak eskuratu eta gero, soldadurarik gabeko hodi herdoilgaitzen fabrikazioan mundu mailako ekoizlerik handiena bilakatu da enpresa aiaraldearra.

Aipatutako lantegiez gain, Austria, Estatu Batuetan edota Txinan ere presentzia duen taldea baita.

 

Krisitik indartuago ateratzea helburu

Jesus Esmoris, Tubacexeko kontseilari delegatuaren hitzetan “emaitza positiboak lortu dira, merkatua aldekoa izan ez bada ere”, aurrerantzean ere merkatuan zailtasunak ikusten baditu ere “krisitik indartuago” ateratzeko itxaropentsu agertu da kontseilari delegatua “2015eko merkatua ere zaila izango dela “aitortzen badu ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide