Amurrio-Amurrio etaparekin eman zitzaion hasiera larunbatean, Aiarako 26. Birari. Araba, Bizkaia eta Kantabriako 97 parte hartzaile, beraien artean neskez osatutako Maestre taldea eta nola ez, Aiarako “Opticas Luyando – Talleres Gancedo – Lezamauto” taldeko txirrindulariak ere. Aurretik Zaraobeko Gaina hiru aldiz igo beharreko ibilbidea.
Lasterketa hasi eta jarraian igotzen zuten lehengo aldiz Zaraobeko aldapak. Oraingoan, mendiko sailkapenerako puntuagarria izan ez arren, azkar igo zuten eta berehala hogeitahamar txirrindulari inguruko tropela sortu zen aurrekaldean. “Los Olmos”, “Marquijana”, Saratxo eta Amurrio tartean igoeran geratutako mutil eta neska batzuk tropelera sartzen ziren berriro ere, baina Zaraobe mendatea bigarren aldiz igota berriro txikitxen zen tropela. Aiarako taldeko Asier Elorza pasa zen aurrena mendiko marratik, jokuan zeuden puntuak lortuz eta jeitsiera azkar baten ondoren, berriro txirrindulariak pixkanaka pixkanaka elkartzen ziren tropel nagusia osatuz. Zaraobeko aldapetara 3. aldiz ailegatu baino lehenago, eguneko ihesaldi bakarra sortu zen. 4km bitartez, hamabost segundo baino ez zuten lortu saiatu zen bikoteak, baina berehala irentzi zituen tropelak.
Azkenengo bira, mendiko sariaren, Asier Elorza, eta tarteko helmugen, Iker Landeta ( Luyma ), irabazleak jakiteko baino ez zuen balio izan. Sprintean ailegatu nahi zuten taldeek ondo lotu zuten tropela eta helmugara hogeitabederatzi txirrindulariz osatutako taldea ailegatu zen. Erraz irabazi zuen Aiarako taldeko Joseba Otaola Amurrioarra. Nahiz eta sprintean sartuta, bere oina pedalatik zoritzarrez askatu, garaipen polita lortu zuen bere jendearen aurrean, Aiarako Birako lehenengo liderra bihurtuz.
Sailkapenak:
Etapa:
1. Joseba Otaola. Opticas Luyando-Gancedo-Lezamauto
2. Ando Lopez de Abetxuko. Arabarrak
3. Victor Abad. Isidoro San Justo
Sailkapen nagusia: Joseba Otaola. Opticas Luyando- Gancedo-Lezamauto
Mendiko sailkapena: Asier Elorza. Opticas Luyando-Gancedo-Lezamauto
Tarteko helmugak. Iker Landeta. Luyma