Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2015ko ots. 26a, 15:54

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

Barbacoa de amigos

Laudion, larunbatean, otsailak 28, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, Frantziatik heltzen den komedia familiar dibertigarria: Barbacoa de amigos.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta  Amurrio.

Barbacoa de amigos

Laudion, larunbatean, otsailak 28, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Frantziatik heltzen den komedia familiar dibertigarri bat: Barbacoa de amigos.

Bere 50. Urtebetetzean, Antoinek ezusteko opari bat jasoko du: bihotzeko bat. Medikuak diotenez, momentu horretatik aurrera bere osasuna eta egunerokoa zaindu beharko luke bere bizitza luzatzeko.

Baina, Antoinek bere bizitz aosan zehar horixe bera egin du; bere osasuna zaindu, eguneroko lasai bat eraman. Orain, argi dauka zer egin behar duen, behingoz eta betirako bere bizitza aldatu, benetan bizitzen hasi.

Friends: abentura munstroen uhartean

Laudion ere, igandean, marxtoak 1, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan, etxeko txikinei zuzendutako euskarazko zinema emanaldia: Friends: abentura munstroen uhartean.

Itsas zabalean, lainopean, ba omen da munstro-familia bat bizi den uharte misteriotsu bat. Erabat debekatuta dago bertara hurbiltzea. Behin, ordea, Kotake izeneko gizaki-mutiko bat uhartera bertaratu zen eta ustekabean izaki misteriotsu batzuekin egin zuen topo. Kotakeren etorrerak izua zabaldu zuen uhartean, izan ere, gizakiek egundoko izu-ikara eragiten baitzieten uharteko munstroei. Hori zela eta, Naki suminkorraren ardurapean utzi zuten mutikoa.

Hasieran, Naki eta Kotake ez ziren bata bestearekin ondo moldatzen, baina elkarrekin denboraigaro ahala, azkenean lotura hautsiezina eratu zen bien artean. Bi horiek gorabehera, ezinezkoa zen gizakiak eta munstroak elkarrekin bizitzea eta agur esateko une tristeak noizbait iritsi behar zuen. Hala ere, bien arteko adiskidantza gailenduko ote zaio munstroak eta gizakiak ezin direla elkarren adiskide izan dioen tabuari?

Abenturaz beteriko pelikula entretenigarri bat.

Las ovejas no pierden el tren

Amurrio, igandean, martxoak 1, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, martxoak 2, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, espainiar komedia dibertigarri bat: Las ovejas no pierden el tren.

Luisa eta Alberto bikoteak landa-gunera joatea beste irtenbiderik ez dute izan, baina laster hango bizimodu idilikoaren aurpegirik txarrena ezagutuko dute. Bikotea une oso gozoa bizitzen ari ez den arren, Luisak bigarren semea nahi du kosta ala kosta, nahiz eta horretarako bidea sexu hotz pentsaezina izan.

Landa zapaltzeko asmorik ez duena Juan da, Albertoren anaia. Unerik onena igarotzen ari ez den 45 urteko kazetaria Natalia, 25 urteko gaztearekin dabil. Bien bitartean, Sarak, Luisaren arrebak, bere antsietatea gizonekin baretzen jarraituko du, Paco izeneko kirol-kazetaria ezagutu arte. Berekin ezkonduko dela uste du...

Raul Arévalo eta Inma Cuesta dira komedia erromantiko honen protagonistak, zineman ondo pasatzeko aukera on bat.

 

 

Fitxa teknikoak

Barbacoa de amigos

Zuzendaria: Eric Lavaine

Gidoilaria: Héctor Cabello Reyes eta Eric Lavaine

Aktoreak: Lambert Wilson, Franck Dubosc, Florence Foresti,...

Frantzia, 2014. 98 minutu.

 

Friends: abentura munstroen uhartean

Zuzendaria: Takashi Yamazaki

Gidoilaria: Takashi Yamazaki    

Aktoreak: Sadao Abe, Shingo Katori, Seishirô Katô,…

Japonia, 2011. 87 minutu.

 

Las ovejas no pierden el tren

Zuzendaria: Álvaro Fernández Armero

Gidoilaria: Álvaro Fernández Armero

Aktoreak: Raúl Arévalo, Inma Cuesta, Alberto San Juan,…

Espainia, 2015. 103 minutu.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide