"Zoragarria izan da pelikulan nire seme-alabekin parte hartzea"

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2015ko ots. 27a, 11:22

OLAIA ARTEAGA EGILUZ (Urduña, 1976) Amurrion hazi eta Kuartangon bizi den hiru seme-alaben ama da. Duela zortzi urte, oraindik nola jakin gabe, bere burua Araban western pelikula bat filmatzeko proiektuan sartuta ikusi zuen. Orain, "Algo más que morir" filma Euskal Herrian ekoiztutako lehenengo western filma da, lehenengo "spagueti western patateroa".

Nola azalduko zenuke zer den Algo más que morir? Nola sortu zen proiektua?

OLAIA ARTEAGA EGILUZ (Urduña, 1976) Amurrio hasi eta Kuartangon bizi den hiru seme-alaben ama da. Duela zortzi urte, oraindik nola jakin gabe, bere burua Araban western pelikula bat filmatzeko poriektuan sartuta ikusi zuen. Orain, "Algo más que morir" filma Euskal Herrian ekoiztutako lehenengo western filma da, lehenengo "spagueti western patateroa".

 

Nola azalduko zenuke zer den Algo más que morir? Nola sortu zen proiektua?

Algo más que morir, Kuartango haranean osorik ekoiztutako eta filmatutako pelikula bat da, non partehartzaile guztiak bailaran bizi diren pertsonak dira. Euskal Herrian egindako lehenengo western pelikula da. Bitxikeri giza, filma lehenengo “spagueti western patatero”a izendatua izan delarik.

Proiektuaren idea, Jose Luis Murga-rena da. Nerabezaroan lagunekin batera filma bat egiten saiatu zena. Urte asko igaro ondoren, Oier Martinez de Santos ezagutzean, biak kuartangotarrak direlarik eta bigarrenak Bilboko IMVAL zine eskolan ikasi duelarik, batera proiektua berriz martxan jartzeko erabakia hartu zuten; hasiera batean laburmetrai bat zen proiektua, laurogeita hamar minutuko film batean bilakatuz.

Hain txikia den proiektu bat martxan jartzea zaila da beti. Nola lortu zuten bi lagun hauek? Nondik atera zen halako lan bat eraikitzeko dirua?

Proiektu bi zuzendarien, Jose Luis eta Oierren, lan eta gogoengatik aurrera atera zen. Lagun askoren lanagatik eta ostopo asko gainditu ondoren. Dirurik gabe hasi zen, jendearen lana medio soilik. Atez ate laguntza bila, bai erakunde ezbedinetan baita gizarte-ekintzetan. Askok ateak itxi eta Jose Luis eta Oierrez barre egin zutelarik.

Horrela, filma martxan jartzeko mendebaldeko herri bat eraiki beharko zutela erabaki zuten arte. Eta momentu horretan, Arabako Foru Aldundiak emandako laguntza txiki batekin oholak eta iltzeak erosi eta Kurtangoko herritarrekin KUART-VALLEY martxan jarri zen; Kuartango haranaren erdian Amerikako Estatu Batuen mendebaldeko herri bat. Guztira, hirurogei ordu baino gehiago filmatu ziren.

Gerora, udaletxeak emandako laguntza batekin eta herrian antolatutako “cowboy” jai batean lortutako diruarekin, Jose Luis eta Oierrek filma Madrilera eramatea lortu zuten kalitazteko muntai eta postprodukzio batekin proiektua amaitzeko. Bertan, Jorge Jordana ekoizlearen laguntzaz “Algo más que morir” azkenik argia ikusi zuen.

Kontatzen duzuna kontuan hartuta, filmaketan zehar hamaika istorio dibertigarri sortu zirela dirudi...

Denetarik pasa zen zortzi urte horietan. Hunkigarriena, herritar guztien lan bolondresa, ikusgarria izan da. Bestetik, ostopoen artean beste asko ere badaude: filmaketa hasi eta gutxira, protagonista papera zuen neskak proiektua utzi behar izan zuen; filmaketa erdian protagonistaren zaldia hil eta beste zaldi zuri bat aurkitu behar izan zuten; ziklogenesia medio, KUART-VALLEY-ek ere une latzak pasa zituen, ... Baina esan bezala, guztien laguntza eta borondate ona medio, arazo guztiak konpontzen joan ziren.

Zure kasuan, nola sartu zinen pelikulan? Aktore denak herriko biztanleak izanik, eta esperientziarik gabekoak, nolako izan zen filmaketa?

Afari batean izan zen. Jose Luisek gidoi bat idazten ari zela kontatu zigun, eta idazterakoan istoriaren pertsonai bakoitzeko haraneko norbait zuela buruan aitortu zuen. Nire alaba Laida protagonistaren alabaren papererako nahi zuela, eta seguruenik nire seme txikienak, Beñatek, ere partehartu zuela. Eta noski, niretzako ere pertsonai txiki bat zuela idatzita. Barrezka hasi nintzen, ez zuela funtzionatu esanez... Eta ezin okerrago egon! Zortzi urte filmatzen, eta ia hamar lehen gidoia esku artean izan genuenetik; oraindik gogoratzen dut nola nire amak fotokopiatu eta koadernatu zuen hondatu ez zedin.

Filmaketan guk bilatzen genituen gure arropak, eta gure kabuz ikasten genituen giodiak. Gehinak lanean ibiltzen ginenez, filmaketa larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan egiten zen, eguraldiaren baimenarekin. Behin eta berriro errepikatzen genituen sekuentziak, ez genekien nola antzeztu edo nora begiratu. Baina errepikatzearen laguntzaz, azkenean hartualdi egoki bat lortzen genuen. Ze pazientzia zuzendariek izan zutena!

Niretzako, dibertigarria izan bazen ere, urduri urduri egon nintzen denok bezala. Benetan polita izan zen, nire alabarekin filmatu nuen eguna. Gero, batera zinema areto baten pantailan elkar ikustea hunkigarria izan delarik; semea eta haraneko lagunak pantaila handi batean ikustea ere polita izan da, noski.

Zortzi urte pasa ondoren, Almeriako Western Film Festival-ean (AWFF) pelikula estreinatzeko aukera izan zenuten.Nola bizi zenuten momentu hura? Zer suposatu zuen bi sari jasotzeak?

Hainbeste denbora filmatzen igaro ondoren, gure amets bakarra Gasteizko zinema areto batean ikusteko aukera izatea zen, baina Tabernas herriko Almeria Western Film Festival-ean estreinatzea egia bihurtutako amets bat bezala definitu dezakegu soilik. Hirurogei ta hamar kuartangotar baino gehiago bildu ginen bertan, bakoitzak ahal zuen moduen bidaia eginez, eta lanean jai egunak eskatuz. Ikusgarri izan zen dena... eta gainera bi sari jasoz! Sinestezina!Ezin gehiago eskatu apaltasun osoz egindako pelikula bati.

Almeriatik Gasteizen, gabonetan, egindako estreinaldira. Nolakoa izan egun egun hori? Komunikabideetan zuen buruak ikustera ohitu zarete?

Almerian jada bertako komunikabide askotan atera ginen, eta interneteko beste askotan ere. Gero, gure inguruko komunikabide askok Kuartangon bisitatu gintuzten: EITB-ek, Telenorte-k, Diario de Alavak, El Correok,... Ikusgarria eta, beti bezala, sinestezina. Ikaragarrizko zalaparta sortu genuen, jende askok hurbildu da guregana proiektuaz galdetzen. Batzutan, zaila izan bada ere nire alabak zituen elkarrizketak nire lan orduekin parekatzea, gustora jasandako egoera bat izan da; bizitzan behin bakarrik bizi daitekeen amets bat da eta.

Eta Gasteizen egindako estreinaldiaz... zer esan! Ikusgarria dena! Florida zinema aretoetan bostehun pertsona bildu ginen, eta nik behintzat oso urduri ibili nintzen egun osoan. Familia eta lagunek filma ikusteko aukera zuten eta gure lana epaitzeko ere, beldurgarria guztiz (barreak). Jai polita antolatu genuen petardoak eta konfetiekin, txanpaia edonon eta zuzendariek alfonbra gorri bat, photocall bat eta... limusina bat jarri ziguten! Ze lotsa pasa genuen, ez dugu inoiz gure buru holako bete batean ikusiko, hori ziur.

Larunbat honetan, otsailak 28, Gasteizko Euskal Zinemaren Astean ere “Algo más que morir” filma ikusgai egongo da. Zerbait prestatu duzue?

Esan duzun bezala, larubat honetan, otsailak 28, Gasteizko Dendarabako Kutxa aretoan, arratsaldeko 20:00tan pelikula ikusi daiteke berriro ere, beste ezusteko polit bat.

Emanaldiara, gure bi zuzendariak joango dira, Jose Luis Murga eta Oier Martinez de Santos, eta filma amaitzean hitzaldi txiki bat emango dute. Pelikula ikusi ahal izateko, txartelak ostiral goizean salgai jarriko dira Gasteizko Kordoi etxean. Ez da erraza izango baina saiatuko gara berriro ere joaten.

Amaitzeko, kontaiguzu... zure burua zineman ikusten zenuen txikitan? Halako beste proiektu bat aurkezten badizute, parte-hartuko zenuke berriro?

(Barreak) Inoiz ez nuen imagintu zinema proiektu batean egongo nintzenik, eta nire burua pantila handi batean ikustea, nahiz eta txikitan familian askotan aktore giza preziorik ez nuela esaten bazuten ere! Txikitan antzerki txikiak antolatzea eta nire izebarekin mozorrotzea gura banuen ere, ez nuen nire burua aktore giza ikusten etorkizunean.

Eta orain, etorkizunera begira, antzeko egoera bat ikusten dut. Esperientzi polit bat izan bada ere, ez dut nire burua beste halako batean ikusten... agian, egunen batean, jubilatuen antzerki talde batean (barreak).

Hori bai, elkarrizketa hau amaitu aurretik, eskerrak eman nahi dizkiet bi zuzendariei, Jose Luis eta Oierri. Ama giza, zoragarria izan bai da proiektu ikusgarri honetan nire seme-alabekin parte-hartzea, bizitza osoan gogoratuko dudan bizipen polit bat da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide