“Aiaraldean lan, bizi eta ikasi” lelopean mobilizatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2015ko ots. 26a, 10:14

Aiaraldean lan, bizi eta ikasi” dinamikak eskualdeko gazteak mobilizatzera deitu ditu ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Amurrioko herriko plazatik. Dinamikaren izen berdinaren lelopean mobilizatuko dira hezkuntzaren pribatizazioaren kontra, etxebizitza duina lortzeko zailtasunen aurrean edota lan munduak inposatzen duen prekarietatea salatzeko.

Aiaraldean lan, bizi eta ikasi” dinamikak eskualdeko gazteak mobilizatzera deitu ditu ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Amurrioko herriko plazatik. Dinamikaren izen berdinaren lelopean mobilizatuko dira hezkuntzaren pribatizazioaren kontra, etxebizitza duina lortzeko zailtasunen aurrean edota lan munduak inposatzen duen prekarietatea salatzeko.

Izan ere, Aiaraldeko gazteak urteak daramatzate krisiak eragiten dituen arazoen kontra lanean, horren adibide da iazko ekainean egindako mobilizazioa.

 

Antolatzean, eraikitzean eta borrokatzean dago gakoa, ezinbestekoak hirurak. Antolatu. Zapaldu guztien artean bloke bat osatu eta eragiteko ahalik eta gaitasun gehien izateko. Eraiki. Egoera latzenetan ere alternatibak eraikitzeko gai garela erakutsi duelako historiak, eraiki dezagun gaurdanik guk nahi dugun etorkizuna.... eta borrokatu. Borroka delako alternatibak eraikitzeko, erantzuleak markatzeko eta gure jarduna aurrera eramateko bide bakarra! Gazteok erabaki dugu kaleak hartzera goazela, borrokarako hautua hartu dugu. Egoerari buelta eman ahal zaio eta hori gauzatzera goaz, gure etorkizuna marraztu eta eraikitzera goaz! Bete ditzagun Amurrioko kaleak gazteon aldarriz eta gazteon konpromezuz.” adierazi dute antolatzaileek.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=sjYk8MUj5gQ width:600 height:350]

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide