Zinema-aretoak, Angelman sindromea eta Mikel Ayllonen eleberri aurrerapena Aiaraldea Egunkarian

Erredakzioa 2015ko ots. 25a, 17:58

Gai anitzez betea egongo da bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkaria. Alde batetik, azken bi asteetan eskualdean gertatutakoaren laburpena jasoko da herriz herrikako atalean. Emakume langilearen egunaren harira prestatutako ekintzak izango dira nagusi atal horretan.

Sozioekonomia atalean Arabako Enpresarien Elkarteko zuzendariondokoa den Aitor Otaolari eginiko elkarrizketa irakurtzeko parada egongo da. Aiaraldeko egoera ekonomikoari buruz mintzatu da Otaola.

Gai anitzez betea egongo da bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkaria. Alde batetik, azken bi asteetan eskualdean gertatutakoaren laburpena jasoko da herriz herrikako atalean. Emakume langilearen egunaren harira prestatutako ekintzak izango dira nagusi atal horretan.

Sozioekonomia atalean Arabako Enpresarien Elkarteko zuzendariondokoa den Aitor Otaolari eginiko elkarrizketa irakurtzeko parada egongo da. Aiaraldeko egoera ekonomikoari buruz mintzatu da Otaola.

Jarraian, Artziniegako Enekoren istorioa ezagutu ahal izango du irakurleak. Enekok Angelman Sindromea daukan pertsona bakanetarikoa da (Aiaraldean hiru kasu baino ez dira ezagutzen). Gaixotasun horrek beraren eta bere gurasoen egunerokotasunari nola eragiten dion azalduko du artikuluak.

Oso bestelakoa da, baina, erreportajean jorratuko den gaia: Egunkariko bi orrialde horiek eskualdeko zinema-aretoen bilakaera kontatzea izango dute helburu. Izan ere, 60-70. hamarkadetan Aiaraldean hamar zine egotera iritsi ziren bitartean, 2004rako guztiak desagertu ziren. Hori gertatzearen arrazoi nagusiak jarriko ditu erreportajeak mahai gainean.

Kultura atala, berriz, berezia izango da, Mikel Ayllon idazle laudioarraren lehen eleberriaren aurrerapena jasoko baitu. “Ez tiro egin anbulantziei” da nobelaren izena, eta datorren martxoaren 4an aurkeztuko da ofizialki.

Kirolean, berriz, gaur (otsailak 25) aurkeztuko den Aiarako Biraren historiari buruzko artikulua egongo da, eta baita eskian zaletutako bi artziniegarrek asteburuan bizitakoen kronika bat ere.

Bukatzeko, Oscar Gastakari eginiko elkarrizketa topatu ahal izango da kontrazalean. Musika managerra da Gastaka, eta itsua izateak bere lanbidea zein eguneroko bizitza aurrera eramateko orduan trabari suposatu ez diola aldarrikatuko du elkarrizketan.

Kolaboratzaile anitzak

Kolaboratzaileak ere, ohikoan bezala, ugariak eta anitzak izango dira: Andoni Aldekoa, Itziar Larrazabal, Koldo Gilsanz, Luis Vil eta Irati Marañon arituko dira iritzi-zutabeetan. Lander Arteagak, bere aldetik, ohiko zinema proposamena luzatuko du, eta Jabi Isasi arduratuko da kontrazaleko komikiaz.

Ohikoan bezala, goizeko lehen orduetatik egongo dira Aiaraldea Komunikazio Leihoko bolondres eta langileak egunkaria Aiaraldeko txoko guztietara iritsi dadin lanean. Ez galdu zure alea!    

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide