Gaur aurkeztuko dute Aiarako Bira

Erredakzioa 2015ko ots. 25a, 09:01

Otsailaren 28an hasiko da Aiarako Biraren XXVI. edizioa. Orotara 177.7 kilometro egin beharko dituzte proban parte hartuko duten kadete mailako txirrindulariek. Eskualdeko maldek proba “oso gogorra” bihurtzen dute, antolatzaileen esanetan.  Gaur egingo dute biraren aurkezpena. 

177.7 kilometro. Hori da Aiarako Biraren aurtengo edizioan parte hartuko duten txirrindulariek ibili beharko duten distantzia, lau etapatan banaturik. Ez dira edonolako kilometroak izango, proba “oso gogorra” baita.

Martxoaren 14an hasiko da Aiarako Biraren XXVI. edizioa. Orotara 177.7 kilometro egin beharko dituzte proban parte hartuko duten kadete mailako txirrindulariek. Eskualdeko maldek proba “oso gogorra” bihurtzen dute, antolatzaileen esanetan.  Gaur egingo dute biraren aurkezpena. 

177.7 kilometro. Hori da Aiarako Biraren aurtengo edizioan parte hartuko duten txirrindulariek ibili beharko duten distantzia, lau etapatan banaturik. Ez dira edonolako kilometroak izango, proba “oso gogorra” baita. Hala adierazi du norgehiagokaren antolakuntzan diharduen Valentin Campok. Hiru arrazoi aipatu ditu probaren gogortasuna argudiatzeko. Alde batetik, eskualdeko orografia. “Horren orografia gorabeheratsuek ia ezinezko egiten dute karrera suabe bat antolatzea”, ziurtatu du. Bestetik, garai honetan “euria eta hotza” nagusi izateak txirrindularien lana gehiago zailtzen duela azaldu du. Bukatzeko, urteko lehenetariko lasterketa izateak “lehia eta erritmoak” biziagoak izatea dakarrela gaineratu du antolatzaileak.

Urte hasieran zegoen karrerarik gabeko “espazio huts” bat betetzea izan zen Aiarako Biraren helburua, 1990an ospatu zen lehen edizioan. Laudioko Txirrindulari Elkartearen ekimenez sortu zen proba, eta Amurrio, Artziniega eta Aiarako klubak laguntzera mugatu ziren. “Duela lau urte, baina, Laudioko Txirrindulari Elkarteak lasterketa antolatzeari utzi zion, babesle falta zela eta”, azaldu du Campok. Beste klubak bildu ziren orduan, eta hilabete baten bueltan antolatu zuten lasterketa, ohiko lau etapei laudiokoa kenduta. Hurrengo urtetik aurrera, baina, Laudioko elkartea berriz batu zen birara eta, horrela, lau etapak antolatzeari ekin zioten berriro, aldaketa txiki batekin: klub bakoitza bere zonaldeko etapa antolatuko zuen, modu autonomoan, eta gero klub guztien arteko koordinazioa egongo zen. Hala funtzionatzen dute gaur egun.

Profesionalen harrobi
Bilakaera bat eman da Aiarako Biraren orain arteko 25 edizioetan. “Lehen Arabako jendeak baino ez zuen parte hartzen”, oroitu du Campok, “baina duela 15 urtetik hona Kantabria, Bizkaia, Nafarroa, Asturias, Aragoi zein Gaztelako taldeak aritu izan dira. Aurten Balentzia eta Kataluniako taldeak animatu dira”.

Campok azpimarratu du Aiarako Bira irabazi duten txirrindulari ugari profesional mailara iritsi egin direla. Aiaraldeko txirrindularien artean ere maila handia dagoela jakinarazi du: “1993an Iñaki Isasi aiararrak irabazi zuen proba, hurrengo bi urteetan David Sojo eta Xabin Arana okondoarrak, hurrenez-hurren. Aurten lehiatuko diren kadeteak ere garaipenaren bila joango direla gaineratu du. “Arabako Ziklokros txapelduna den Joseba Otaola amurrioarra dugu, eta badugu beste sorpresaren bat ere, baina ez diogu “etsaiari” pistarik eman nahi (barreak)”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide