Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2015ko ots. 20a, 02:44

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez daude, aste honetan bi herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

La sal de la tierra

Laudion, larunbatean, otsailak 21, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, Wim Wenders zuzendariaren azken dokumentala: La sal de la tierra.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

La sal de la tierra

Laudion, larunbatean, otsailak 21, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Wim Wenders zuzendariaren azken dokumentala: La sal de la tierra.

Azken 40 urteetan, Sebastião Salgado argazkilariak bizitza osoa kontinente batetik bestera bidaiatzen eman du, etengabe aldatzen joan den gizadiaren pausoei jarraituz.

Azken urteetako historiako gertakari garrantzitsuenetariko batzuen lekukoa izan da: nazioarteko gatazka, gosete eta exodo askorena. Orain, gizakien esku-hartzerik gabeko lurraldeak, flora eta fauna basatiak eta egundoko paisaiak dauzkaten lurraldeak, bilatzen aritzea erabaki du, gure planetaren edertasunari omenaldia egiten dion argazkilaritza-proiektu erraldoi baten barnean.

Sebastião Salgadoren bizitza eta lana azken bidaietan lagun izan zuen semeak, Julianok, eta argazkilari ere baden Wim Wendersek ezagutaraziko dizkigute.

Noche en el museo: El secreto del Faraón

Amurrion, igandean, otsailak 22, arratsaldeko 17:30tan, ohi den moduan, etxeko txikinei zuzendutako zinema emanaldia: Noche en el museo: El secreto del Faraón.

Noche en el Museo pelikularen hirugarren zatia.

Oraingoan Londreseko Britainiar Museoko Egiptori eskainitako gunean izandako gertakizun tamalgarria ikertu beharko du.

Ben Stiller berriro buru Londreseko museoak bere erakusketan dituen pertsonai ezberdinak protagonistak dituen komedia dibertigarri honetan.

The imitarion game

Amurrion ere, igandean, otsailak 22, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, otsailak 16, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, aurtengo Oskar sarietako protagonista bat: The imitarion game.

Lapurreta bat dela eta 1952ko neguan britainiar autoritateek Alan Turing matematiko, analista eta heroiaren etxean sartzen dira. Homosexuala dela egotzita Alan txilotu egingo dute. Ofizialek gaur egungo informatikaren sortzailea atxilotzen ari direla ez dakite.

Bigarren Mundu Gerratean Alanek gidatzen zuen akademiko, linguista, xake txapeldun eta inteligentzi ofizial talde batek alemaniarrek asmatu zuten Enigma makinaren kodigoa deszifratzea lortu zuen.

Benedict Cumberbatch eta Keira Knightley dira istorio hunkigarri eta interesgarri honen protagonistak. Azpimarratzekoa Cumberbatch-en lana, aurtengo Oskar sarietarako izendapena lortu duena, pelikula berak bezala.

 

Fitxa teknikoak

La sal de la tierra

Zuzendaria: Wim Wenders eta Juliano Ribeiro Salgado

Gidoilaria: Juliano Ribeiro Salgado, Wim Wenders eta David Rosier

Aktoreak: Sebastião Salgado

Frantzia, Brasil eta Italia, 2014.109 minutu. 

 

Noche en el museo: El secreto del Faraón

Zuzendaria: Shawn Levy

Gidoilaria: David Guion eta Michael Handelman    

Aktoreak: Ben Stiller, Robin Williams, Owen Wilson,…

AEB, 2014. 98minutu.

 

The imitation game

Zuzendaria: Morten Tyldum

Gidoilaria: Graham Moore eta Andrew Hodges (liburua),

Aktoreak: Benedict Cumberbatch, Keira Knightley, Matthew Goode,…

Erresuma Batua, 2014. 114 minutu.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide