17 urteko gaztea harrapatu du BMW serie 3 batek Amurrion goizeko 07:45ean. Ondorioz Gurutzetako ospitalean dago neska.
Oinezkoaren harrapatzea Landaburu kalean izan da, Amurrio Antzokitik gertu, eta poliziak ez arrazoiak ez ditu oraindik argitu.
Ertzaintza eta anbulantziak hurbildu dira lekura, nahiz eta trafikoa ez duten moztu. Gazteak zauri larriak izan ditu eta Gurutzetako ospitalera eraman du zainketa intentsiboak egiten dituen anbulantzia batek.
Segurtasun Sailak hedabideei adierazi die harrapatzea gertatu dela gazteak zebrabidea zeharkatzen zuen bitartean.