Indiako Prakash enpresa erosita, soldadurarik gabeko hodi herdoilgaitzen fabrikazioan lider da Tubacex

Erredakzioa 2015ko ots. 16a, 12:10

Tubacex enpresak Munbain izenpetutako akordioaren harira, Indiako Prakash enpresako soldadurarik gabeko hodi herdoilgaitzen saila eskuratu berri du. Enpresak, operazio hori taldearen Plan Estrategikoaren barruan kokatzen du.

Indian lantegia erosita, munduan soldadurarik gabeko hodi herdoilgaitzen fabrikazioan buruan jarri da enpresa aiaraldearra; merkatu zein ekoizpen aldetik produktu horien ekoizle nagusia bihurtu da Tubacex taldea.

Eskuratu berri duen lantegiak urtean 5.000 tona ekoizten ditu eta 250 langilez osatuta dago, fakturazio aldetik urtean 25 milioi euro inguruan aritzen delarik.

Azken urteetan munduan hainbat enpresa eskuratu izan ditu taldeak; duela hilabete gutxi Italiako IBF enpresa erosi izana iragarri eta gero, asko dira taldearen presentzia duten herrialdeak: EEBB, Austria, Txina edota Brasil esaterako.

Momentuz, zaila da eskuratze horrek Tubacex taldeak Aiaraldean dituen enpresetan izango duen eragina neurtzea; azken urteetan taldeak munduan barrena enpresen erosketa ugari egin izan baditu ere, Amurrio zein Laudioko lantegietan ere inbertsio garrantzitsuak gauzatu baititu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide