Aiaraldeko ur zikinak garbitzeko plana kudeatzeko mahaia osatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2015ko ots. 16a, 09:00

Aurreko asteazkenean eratu zen Aiaraldeako ur tratamendu berria kudeatzeko erakundeen arteko mahaia. Kantauriko Urkidetzak abenduaren 5ean erakunde ezberdinez osatutako bilgunea sortzea erabaki zuen, uren gestioan inplikatutako erakundeek eskualdeko ur zikinak garbitzeko garatutako plana kudeatzeko asmoz.

Urkidetzarekin batera, Kantauri isurialdeko Konfederazio Hidrografikoa (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa ordezkatuz), URA Agentzia (Eusko Jaurlaritza ordezkatuz) eta Araba eta Bizkaiako Foru Aldundiak parte hartzen dute sortutako mahaian.

Aurreko asteazkenean eratu zen Aiaraldeako ur tratamendu berria kudeatzeko mahai inter instituzionala. Kantauriko Urkidetzak abenduaren 5ean erakunde ezberdinez osatutako bilgunea eratzea erabaki zuen, uren gestioan inplikatutako erakundeek eskualdeko ur zikinak garbitzeko eratutako plana kudeatzeko asmoz.

Urkidetzarekin batera, Kantauri isurialdeko Konfederazio Hidrografikoa (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa ordezkatuz), URA-Ur Agentzia (Eusko Jaurlaritza ordezkatuz) eta Araba eta Bizkaiako Foru Aldundiak erakunde arteko organoa osatzen dute.

Erakunde hauen ordezkariak, eskualdeko ur zikinak garbitzeko planaren jarraipena egiteko bilduko dira. Horrez gain, planak oztoporik izan ez ditzan,  komunikazioa erraztu eta erakunde ezberdinen arteko elkarrekintza bermatzea bilatzen dute.

Hala, Juan Jose Yarrituren hitzetan, garatu behar diren epe labur eta luzerako ekintzen aurrean “eskualdeko herritarrei, erakundeen arteko estrategia koherente eta bateratua aurkeztu behar zaio”.

Lehen batzarrean, erakundeen arteko mahaia eratu eta ordezkarien aurkezpena egiteaz aparte, eskualdeko ur zikinak garbitzeko planak ingurumenean izango duen  eragina aztertu zen, horren harira jaso ziren alegazioekin batera.

Aipatutako batzarrean, plana garatzeko behar diren lurzoruak eskuratzeko URA eta Urkidetzaren arteko hitzarmena sendotu eta desjabetzeak kudeatzeko, Arabako Foru Aldundia eta Urkidetzaren arteko beste hitzarmen bat proposatu zen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide