Gurasolagun eta Berbalagun ekimenak abiatu ditu AEKk

AEKk Berbalagun programa abiatu du eskualdean, zazpigarrenez. Egitasmoa Euskal Herriko hamaika herritan garatzen ari dira, jendeak euskara praktika dezan. Aiaraldean, 28 dira martxan dauden taldeak. Guztira, 150 mintzalagun baino gehiago. 

AEKk Berbalagun programa abiatu du eskualdean, zazpigarrenez. Egitasmoa Euskal Herriko hamaika herritan garatzen ari dira, jendeak euskara praktika dezan. Aiaraldean, 28 dira martxan dauden taldeak. Guztira, 150 mintzalagun baino gehiago. 

Aurtengo ikasturteko lema "praktikatu gurekin!" izango da. Mezuaren bidez, euskaraz gozatzeko gonbita egin dute. "Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak", azaldu dute.

Mintzalaguna programak, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Edozeinek har dezake parte. Izena emateko  AEK-ko euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaleko euskara zerbitzuan egongo da aukera. Hala ere, nola telefonoz (607673744) hala emailez (aiaraldea@aek.org) ere egin ahalko da. Mintzalagunen inguruko informazio gehiago eskuratu nahi duenak, aldiz, interneteko blog bat izango du: aiaraldea.blogspot.com.

Gurasolagun

AEKren arabera, egitasmoa eta partehartzea hazten doan neurrian beharrizan berriak eta proposamen ezberdinak agertu dira mintza-praktika
egitasmoen baitan. Horren adibide da Gurasolagun ekimena. "Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben 
arteko hizkuntz harremanetan eragitea. Ekimen honekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua; plazan, parkean, asteburuko txangoetan...  familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzea".

Horretarako guraso eta umeekin taldeak osatu eta tailerrak zein ibilaldiak antolatzen dituzte. Ikasturte berrian, eskualdeko ikastetxe eta bertako guraso elkarteekin elkarlanean abiatuko dute Gurasolagun ekimena: "Zure ikastetxean Gurasolagunen kartel esanguratsua ikusten baduzu, ez dudarik egin, 
joan idazkaritzara eta eman izena!".

Gaineratu dutenez, Berbalagun eta Gurasolagun guztiek EHUko kredituak eta egonaldietarako hainbat deskontu eskuratu ahalko dituzte, besteak beste. Baita Aizu, Argia zein Berria egunkariko harpidetza prezio merkeagoan ere. 

[video:http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=KOJVS0eebkA#t=11]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide