Bi egunetan zeharkatuko du Aiaraldea 18. Korrikak

Martxoaren 14az geroztik Euskal Herria puntatik puntara zeharkatzen ari da Korrika. Aurtengo edizioak "Eman euskara elkarri" lema du, eta Andoaindik Baionara euskara ikasleak omentzea izango du xede.

Aiaraldea bi egunetan zapalduko du euskararen aldeko ekimenak. Martxoaren 20an, Urduñako Barrerilla portutik 05:30ean sartuko da, eta 08:00ak aldera utziko du Larrinbe inguruetan eskualdea. Tartean, Urduña, Saratxo, Amurrio eta Lezama igaroko ditu. Martxoaren 22an, aldiz, 01:30ak aldera Arrankudiagan hasiko du ibilbidea; eta Arakaldo, Areta, Laudio zein Okondo zeharkatuko ditu.

Jarraipen berezia

Aiaraldea Komunikazio Leihoak martxoaren 4ean abiatu zuen korrika.aiaraldea.com webgunean jarraipen berezia. Bertan, argazki zein bideo historikoak pilatu dituzte. Horretaz gain, egunero "Korrikaren plaza" atalean eskualdeko hainbat herritarrek ekimenarekiko ikuspuntu ezberdina emanez iritzi zutabe bat sareratu dute. Martxoaren 20an Amurrioko anbulategi parean eramango dute lekukoa euskararen normalizazioa xede duen elkarteko kiderik gazteenak eta euskara ikaslea den bazkide batek. Orozkoko Samuel Pasandinek eta Amurrioko Kaxilda Marañonek, hain zuzen ere.

Aurreratu dutenez, komunikabideko kideek 18.Korrikarako ere motorrak prest dituzte. Aurten ere ahal bezain pronto igotzekoak dira ekimenaren eguneko argazki galeria eta bideoa. Twitter eta sare sozialetan ere egingo dute jarraipena. Haatik, erabiltzaileei ere informatzaile izateko gonbita luzatu diete: "Kontaiguzu ikusten ari zarena argazki edo mezuz twitterrean @aiaraldea aipatuz". Sakeleko gailuetatik 688848152 zenbakian -Erredakzioko mugikorra- wathsapp edo line aplikazioen bidez erabiltzaileen argazki eta mezuak sareratzeko aukera ere eskainiko dute.

Ibilbide eta ordutegiarekin mapak

Martxoaren 20an Korrikak egingo duen ibilbide zehatza mapetan argitaratu dute. Bertan, lekukoa nork eta zein ordutan eramango duen agertzen da.

Bestalde, ikastetxe eta herri ezberdinek antolatuta, korrika txikiak ere izango dira. Urduñan, Amurrion eta Orozkon martxoaren 22an, ostiralean, egingo dituzte. Laudion eta Aretan, aldiz, bihar izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide