Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.
Dios, ¿pero qué te hemos hecho?
Laudion, larunbatean, otsailak 14, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 21:00tan, komedia frantzes dibertigarri bat: Dios, ¿pero qué te hemos hecho?.
Claude eta Marie Verneuil senar-emazte tradizionalak dira, katolikoak, eta lau alaben gurasoak. Alaboi euren balore eta ohiturak barneratzen saiatu dira. Baina ez da beti erraza izan Lehenengo estualdia alaba nagusiena musulman batekin ezkontzera zihoala jakitean iritsi zen. Jarraian, bigarrena judutar batekin ezkontzean, eta, bestea, hirugarrena txinatar batekin ezkontzean.
Bikoteak irizpide irekia mantendu nahi duen arren, barru-barrutik esperantza mantendu nahi dute alaba txikiarekin, gutxienez hau elizan ezkonduko delakoan. Verneuildarren baikortasunari bultzada emango dio alabak mutiko katolikoa ezagutu eta berarekin irteten hasi dela jakiteak. Lortuko al dute Verneuildarrek alabetako batek euren tradizioei eustea?
Christian Clavier aktore frantzeraren azken lana, bere lan ezagunenak bezala, komedia ero bat.
Intocable
Laudion ere, baina asteazkenean, otsailak 18, Kultur Etxean arratsaldeko 16:30tan, zineforum interesgarri bat: Intocable.
Inoiz aurkitu izan beharko ez ziren bi gizoni buruzko benetako gertakarietan oinarrituriko komedia: istripu batean zauritutako aristokrata bata eta Pariseko aldirietako mutil gazte bat bestea.
Mutil gaztea aristokrataren laguntzaile-lanetan hasiko da eta haien harremanak aurrera egin ahala, bizitzarekiko ilusioa eta bizi-nahia berpiztuko ditu nagusiarengan.
Goya saria bat irabazi zuen Intocable pelikula ikusi ondoren, senideen zaintza partekatuaren inguruko eztabaida egingo dute.
Big Hero 6
Amurrion, igandean, otsailak 15, arratsaldeko 17:30tan, eta ohi den moduan, etxeko txikinei zuzendutako zinema emanaldia Disney-ren azken pelikularekin: Big Hero 6.
Hiro Hamada errobotika aditu bikainaren istorioa dugu hau. Tadashi anaiarekin eta Go Go Tomago, Wasabi, Honey Lemon eta Fred lagunekin batera bere ahalmenak bideratzen ikasten du.
Gertakizun tamalgarri batzuen eraginez taldea San Fransokyo kaleetan biziko duten trama arriskutsuan murgilduko da. Baymax errobotarekin batera Hirok taldea heroi superteknologikoan bihurtuko du.
Walt Disney Animation-en azken klasiko, Oscar sarietarako izendapen bat lortu duena.
Birdman
Amurrion ere, igandean, otsailak 15, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, otsailak 16, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, urte honetako pelikula onenetako bat: Birdman.
Riggan Thomson Hollywoodeko izar ohiak Broadway-en ikuskizun berri bat aurkeztea erabakitzen du, bere antzezle ibilbideari bultzada emateko asmoarekin. Estreinaldi eguna iristear dagoenean obraren protagonista nagusia zauritu egingo da, bere ordez Mike Shiner aktorea kontratatu beharko duelarik.
Ikuskizunak dakarren arazoak gutxi ez eta Rigganek Laura andregaiari, errehabilitazio tratamendutik etorri berri den alabari, bere laguntzailea den Sam-i eta Sylvia emazte ohiari aurre egin beharko die.
Alejandro González Iñárritu zuzendari lanetan eta Michael Keaton aktore famatua protagonista giza, komedia honek aurtengo Oscar sarietarako bederatzi izendapen lortu ditu: pelikula onenari, zuzendari onenari, gidoi onenari eta aktore nagusi onenari, bestesak beste.
Fitxa teknikoak
Dios mio, ¿pero qué hemos hecho?
Zuzendaria: Philippe de Chauveron
Gidoilaria: Guy Laurent eta Philippe de Chauveron
Aktoreak: Christian Clavier, Chantal Lauby, Ary Abittan,…
Frantzia, 2014. 97 minutu.
Zuzendaria: Olivier Nakache eta Eric Toledano
Gidoilaria: Olivier Nakache eta Eric Toledano
Aktoreak: François Cluzet, Omar Sy, Anne Le Ny,…
Frantzia, 2011. 112 minutu.
Zuzendaria: Don Hall eta Chris Williams
Gidoilaria: Jordan Roberts, Daniel Gerson eta Robert L. Baird
Aktoreak: Ryan Potter, Scott Adsit, Jamie Chung,…
AEB, 2014. 102 minutu.
Zuzendaria: Alejandro González Iñárritu
Gidoilaria: Alejandro González Iñárritu, Nicolás Giacobone, Alexander Dinelaris eta Armando Bo
Aktoreak: Michael Keaton, Zach Galifianakis, Edward Norton, Emma Stone,…
AEB, 2013. 119 minutu.