Deitutako futbol grebarekin bat egin dute hainbat taldek, CD Laudio eta CD Orduñak besteak beste

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko ots. 12a, 13:07

Euskadiko Futbol Federakundeak deitua greba egingo dute asteburuan. Euskal Herriko futbol taldeak ez dira lehiatuko Espainiako Gobernuak ezarritako lege berrien aurrean presioa egiteko asmoarekin.

Futbol Federakundearen hitzetan greba oinarri eta amateur futbolaren defentsan deitzen dute. Argitaratutako dokumentuan azaltzen dute hainbat direla greba deitzeko arrazoiak, besteak beste Espainiar Gobernuak aplikatutako neurri fiskal berrien kontra protestatzea.

Legedi berriaren arabera futbol klubekin harremana duen pertsona oro lan kontratu bat izatera eta gizarte segurantzan kotizatzera behartuta dago.

Horren aurrean federakundeak erregulazio propio eta espezifiko bat eskatzen du futbol "ez-profesionalean" dihardutenentzat.

Greba 3. mailatik kadete mailarainoko kategoria guztietan dago deitua. CD Orduñak eta CD Laudiok bat egin dute grebarekin eta asteburu honetako partiduak atzeratuak izango dira.

Bigarren asteburua da hau Arabako kategoria federatuetan partidarik jokatu gabe. Aurreko astean elurteak eragin zuen partidak bertan behera uztea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide