Elurra, inauteriak eta beste hainbat gai Aiaraldea Egunkarian protagonista

Erredakzioa 2015ko ots. 11a, 17:35

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 28. alea. Ale ikusgarria izango da, hitzaren zentsurik literalenean: iragan asteko elurteak utzitako irudiak izango baitira protagonista.

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 28. alea. Ale ikusgarria izango da, hitzaren zentsurik literalenean: iragan asteko elurteak utzitako irudiak izango baitira protagonista.

Hiru orri izango ditu elurtearen harira prestatutako erreportajeak. Baina egongo da bestelako gai batzuentzako tartea ere: Kulturan Aimara antzerki taldea gertuagotik ezagutzeko aukera egongo da; eta kirolean Zaraobe Saskibaloi Kluba izango da protagonista, 30 urte bete baititu. Sozio-ekonomiaren atalean, berriz, Tomas Acha SLrekin egondako gatazkaren ondorioz kartzela zigorrera kondenatutako ELAko militanteen afera jorratuko da.

Herriz-herrikako atalean Inauteriek hartuko dute garrantzia: Herri guztietako egitarauak, orri batean konprimituak.

Kolaboratzaileei dagokionez, honako hauek egongo dira iritzi zutabeetan: Norberto Aldaiturriaga parlamentaria, Juan Luis España CC.OOko kidea, Gaizka Barañano lasterkaria, Mikel Ayllon idazlea, Juan Manuel Etxebarria irakaslea eta Miren Ayesa kazetaria. Txetxu Urkijoren zinema zutabea eta Gorka Belaskoren komikia ere topatu ahal izango dira egunkarian.

Bukatzeko, Juan Jose Arto Rodriguezi (Pelukas) eginiko elkarrizketa egongo da irakurgai, azken orrian.

Ohikoan bezala, goizean goiz hasiko dira Aiaraldea Komunikazio Leihoko boluntario eta langileak egunkaria banatzen, eskualdeko geltoki, saltoki, eskola, kultur-gune eta abarretan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide