Aratusteek mozorrotzeko hamaika hitzordu utziko dituzte

Erredakzioa 2015ko ots. 11a, 11:29

Aratusteek harrera ona daukate Aiaraldean. Artziniega izan da ospakizunei hasiera eman dion lehen herria. Bihar adibidez, Gure Artea Ikastetxeko umeak kalera aterako dira mozorroturik 11:30ean eta 17:30ean ipuin kontalaria egongo da liburutegian. Ostiralean, berriz, umeentzako jolas txokoak izango dituzte kiroldegian.

Aratusteek harrera ona daukate Aiaraldean. Artziniega izan da ospakizunei hasiera eman dion lehen herria. Bihar adibidez, Gure Artea Ikastetxeko umeak kalera aterako dira mozorroturik 11:30ean eta 17:30ean ipuin kontalaria egongo da liburutegian. Ostiralean, berriz, umeentzako jolas txokoak izango dituzte kiroldegian.

Ostiralean ere helduko dira Aratusteak Okondo, Orozko, Arrankudiaga-Zollo eta Aretara. Aretako Kultur Etxean disko festa egingo dute; umeentzat 18:00etan eta helduentzat 21:30ean. Okondon kalejira egingo dute 15:00etan eskolatik abiatuta, eta 17:00etan dantzaldia jubilatuen etxean. Orozkon, aldiz, umeentzako ikuskizuna prestatu dute Donibane Aretoan 18:30ean. Arrankudiagako Gizarte Etxeak, berriz, Erdi Arora egingo du jauzi; afaria eta karaokea ardatz izango dituen mozorro festa antolatu baitute.

Larunbatean, ekitaldi ugari

Larunbatean zipriztinduko dituzte Aratusteek eskualdeko leku gehienak.

Luiaondon 17:00etan abiatuko dute kalejira Malato Zuhatzetik. Urduñan 17:30ean hasiko dira ospakizunak.Artziniegan bi gune ezberdinetan ospatuko dute jaia. Frontoian 18:00etan Disko Txikia egongo da, eta Goiko Plazan 18:30ean tostada lehiaketa. Amurrion Kakarro Birigarro izango da protagonista. Ospatzeko desfilea 19:30ean hasiko dute Mariaka eta Marigabon erraldoiek Andra Mari Elizan. Laudion desfilea Ugarte plazatik aterako da 18:30ean, Aldai Plazan bukatzeko. Herri guztietan sariak banatuko dituzte.

Urduña izango da igandean ospakizunekin jarraituko duen toki bakarra, Santa Zezilia bandak kontzertua eskainiko baitu.

Astelehenean eta asteartean 17:00etan mozorro lehiaketa, buruhandien tailerra eta kalejirak egingo dituzte Luiaondo eta Arespalditzako ludoteketan.Asteartean umeek Amurrio, Laudio eta Urduña herrietako plazak hartuko dituzte, ekitaldi ezberdinak egongo baitira bertan. Amurrion 18:30ean erreko dute Judas Kakarro eta Laudion 19:00etan Lezeagako sorgina.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide