Aiarako Eskualdeak positiboki baloratu nahi izan du azken denboraldian zehar neguko bidezaintzako lanetan zuzendutako ekipamendu taldeak egindako lana. Pasa den otsailaren 4tik, asteazkena, eta otsailaren 7ra arte, larunbata, Aiarako Eskualdeak kontratatutako elurra kentzeko kamioi-makina eta hortzaz eta gatza sakabanatzeko hornitutako zazpi traktoreek egindako egundoko lana nabarmendu nahi izan du. Hauek komunitatearentzat prezio sinboliko batengatik eta kontrako baldintzetan lan egin duten bizilagunak izan dira.
Beraz, Aiarako Eskualdeak eskertu eta zoriondu nahi die azkeneko denboraldian ezin hobea izan den lana bete duten guztiei, Aiaraldeako foru-sare osotik. Era berean, azpimarratu eta nabarmendu nahi du, azken egun hauetan auzokide hauek izandako gogoak, kolaboraziorako grina eta betetako lana bikaina Aiarako Eskualdeko bizilagunekiko.