Eusko Jaurlaritzak aholkuak zabaldu ditu mendizale, gidari eta etxean geratuko direnentzat

Erredakzioa 2015ko ots. 6a, 13:00

Eusko Jaurlaritzak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren bitartez, hurrengo aholkuak zabaldu ditu elurrak eragin ditzakeen kaletak ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzioko neurriak:

Bidaiatuz gero:

Eusko Jaurlaritzak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren bitartez, hurrengo aholkuak zabaldu ditu elurrak eragin ditzakeen kaletak ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzioko neurriak:

Bidaiatuz gero:

Errepideko egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa aurretik eskatu.

Euskalmet- era jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako

telefonora: 011

 

Eguraldia benetan txar-txarra bada, hobe da ez bidaiatzea. Ahal den neurrian, erabili

garraio publikoa.

 

Alabaina, bidaiatzea ezinbestekoa baduzu, ziurtatu neumatikoak, galgak eta

izotz-kontrakoa ondo daudela, kateak beti eraman, erregai-tanga bete eta

hartu berokiak. Ahal baduzu, telefonoa eraman beti; are gehiago, bigarren

mailako errepideetan gidatu behar baduzu. Neguko neumatikoak erabiltzea

komenigarria da.

 

Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi; batez ere, laiotzean.

 

Aurreko autoari tarte handia lagata ibili, normalean uzten den tartea baino

handiagoa.

 

Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin.

 

Izotza dagoen zonaldera sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere

inertzia hutsez aurrera egiten.

 

Izotza edo elur gogorra topatuz gero jarri kateak, baita zirkulazioko agenteek

agintzen dizutenean.

 

Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egon nahi izanez

gero.

 

Mendira baldin bazoaz

Hobe litzateke mendiko txango eta ibilaldiak bertan batera uztea. Irtenez gero,

nondik nora ibiliko zaren esanda utzi.

 

Joan nahi duzun lekurako zer eguraldi-aurreikuspen dauden jakin, eta

kontuan hartu ez dela harritzekoa mendian eguraldia bat-batean aldatzea.

 

Eraman ekipamendu eta arropa egokia. Motxilan erretserbako jan-edanak eraman.

 

Aukeratu leku egokia, zure sasoiaren, praktikaren eta lekuaren arabera. Ez

eman balio handiegirik zure egoera fisikoari ezta zurekin doazenen egoerari ere

ez, batez ere umeak badira.

 

Ahal baduzu ez joan bakarrik, eta ahal izanez gero, eraman telefono mugikorra.

 

Aurrez jakizu aterpe edo bordak non dauden, tenperatura asko jaitsi, ekaitza

lehertu edo bestelako arazo meteorologikorik izango balitz ere babestu ahal

izateko.

 

Etxean:

Kontuz ibili berogailu lagungarriekin (estufa edo sutontziekin), ezustekoren bat

gerta daiteke eta.

 

 

 

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

 

Elurretan ibilgailuaren barruan geratzen bazara:

 

Ez atera autotik, denboraleak barruan zaudela harrapatzen bazaitu.

 

Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki; tarteka, berriztatu airea.

 

Saiatu loak ez hartzen. Tapakiren bat eskuratu, eta bero jantzita ibili.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide