Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudiok eta Amurriok.

Jimmy´s Hall

Laudion, larunbatean, otsailak 7, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:30tan, Ken Loach zuzendari ingelesaren azken lana: Jimmy’s Hall.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

Jimmy´s Hall

Laudion, larunbatean, otsailak 7, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:30tan, Ken Loach zuzendari ingelesaren azken lana: Jimmy’s Hall.

1921. urtea. Jimmy Gralton-ek gerra zibilean murgiltzear dagoen Irlandako landa-gune batean dantza areto bat irekitzen du. Pearse-Connolly Hall aretoan gazteek ikasi, eztabaidatu, amestu eta batez ere dantzatu eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Aretoaren eta Jimmyren arrakasta handitzen ari diren bitartean eliza eta politikariek aurka jarriko zaizkie, azkenean Jimmyk bertatik alde egin beharko duelarik.

Hamarkada bat ondoren AEBetatik Jimmy etxera itzuliko da, bere ama zaintzeko asmoarekin. Bertako giroa txiroa ikustean berriro ere aretoa zabaltzeko erabakia hartzen du.

Ken Loach beraren hitzetan, Jimmy’s Hall bere azkenengo filma izango da, sentimenduz eta indarrez beteriko kontakizun interesgarri bat.

Las aventuras del pequeño fantasma

Amurrion, igandean, otsailak 8, arratsaldeko 17:30tan, eta ohi den moduan, etxeko txikinei zuzendutako zinema emanaldia: Las aventuras del pequeño fantasma.

Egunero, gauerdia baino ordu bat lehenago Mamu Txikiak Eulenstein-eko Gaztelu zaharrean bere ohizko paseotxoa egiten du. Erabat asperturik dago eta kanpoko mundua ikustea gustatuko litzaioke... Hau dela eta gauez gaztelua bisitatzen ari den haur talde batekin topatu eta hurrengo egunean berandu esnatzen da.

Hirian galdurik aurkitzen da, eguzki-izpien eraginez mamu txiki ilun batean bihurturik, berekin topatzen den edonor nahi gabe beldurtu araziz. Bertatik irteteko bere lagun txikien laguntza izan beharko du.

Pertsona errealak eta ordenagailuz sorturiko pertsonaiak batzen dituen film entretenigarri bat.

Dios mio, ¿pero qué hemos hecho?

Amurrion ere, igandean, otsailak 8, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, otsailak 9, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, frantziar pelikula dibertigarri bat: Dios mio, ¿pero qué hemos hecho?

Claude eta Marie Verneuil senar-emazte tradizionalak dira, katolikoak, eta lau alaben gurasoak. Alaboi euren balore eta ohiturak barneratzen saiatu dira. Baina ez da beti erraza izan Lehenengo estualdia alaba nagusiena musulman batekin ezkontzera zihoala jakitean iritsi zen. Jarraian, bigarrena judutar batekin ezkontzean, eta, bestea, hirugarrena txinatar batekin ezkontzean.

Bikoteak irizpide irekia mantendu nahi duen arren, barru-barrutik esperantza mantendu nahi dute alaba txikiarekin, gutxienez hau elizan ezkonduko delakoan. Verneuildarren baikortasunari bultzada emango dio alabak mutiko katolikoa ezagutu eta berarekin irteten hasi dela jakiteak. Lortuko al dute Verneuildarrek alabetako batek euren tradizioei eustea?

Famili ero baten erlijio-kontuak dira protagonista pelikula dibertigarri honetan.

 

 

Fitxa teknikoak

Jimmy’s Hall

Zuzendaria: Ken Loach

Gidoilaria: Paul Laverty

Aktoreak: Barry Ward, Simone Kirby, Andrew Scott,…

Irlanda eta Britania handia, 2014. 109 minutu.

 

Las aventuras del pequeño fantasma

Zuzendaria: Alain Gsponer

Gidoilaria: Martin Ritzenhoff  eta Otfried Preußler (liburua)

Aktoreak: Uwe Ochsenknecht, Herbert Knaup, Bettina Stucky,…

Alemania, 2013. 92 minutu.

 

Dios mio, ¿pero qué hemos hecho?

Zuzendaria: Philippe de Chauveron

Gidoilaria: Guy Laurent eta Philippe de Chauveron

Aktoreak: Christian Clavier, Chantal Lauby, Ary Abittan,…

Frantzia, 2014. 97 minutu.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide