Denboraleak arazoak sortu ditu eskualdean

Erredakzioa 2015ko ots. 6a, 10:38

Iragarpena betez elurrak Aiaraldea estali du. Leku batzuetan gehiago nabari da bere eragina, Okondoko 500 etxebizitza inguru, adibidez, elektrizitaterik gabe geratu dira. Arrankudiaga-Zolloko ikastetxean Eguen Zuria zer den azaltzeko hitzaldia bertan behera utzi dute, ikasle asko ez baitira joan.

Iragarpena betez elurrak Aiaraldea estali du. Leku batzuetan gehiago nabari da bere eragina, Okondoko eskolan, adibidez, elektrizitaterik gabe daude. Arrankudiaga-Zolloko ikastetxean Eguen Zuria zer den azaltzeko hitzaldia bertan behera utzi dute, ikasle asko ez baitira joan.

Artziniegan goiz hasi dira lanean makinak bideak garbitzeko eta Menagarain elurra kentzeko makinak lan handia izan du.

Horren aurrean zenbait udalak bitarteko gehiago jarri dituzte arazoak ekiditeko. Amurrioko Udalak 24 pertsona bideratu ditu lehentasunezkotzat jo duten zenbait eremu garbitzeko.

Laudion antzeko gauza egin dute. Lehentasuna eman diote anbulatorioari, oinezkoentzako pasabideei, ikastetxeen sarrerei, zubiei eta 3 makina daude landa eremuko bideak.

Laudioko udaleko garbiketa zerbitzuan dauden beharginak goizago hasi dute lana eta egun osoan arituko dira. Asteburuan ere lan egingo dute. Lorezaintza zerbitzuko langileak ere garbiketara bideratu ditu Laudioko Udalak.

Autoa ahal den neurria ez erabiltzea eskatu dute.

Astelehen eta asteartean izotz arriskua

Laudioko udalak iragarri du hurrengo asteko hasierak, astelehena eta astearte bereziki, ahalegin berezia eskatuko duela.

Gatza prest dauka udalak -10 tona, alegia- tenperaturak asko jaitsiko direla iragarri baitute (-8 gradu kasu batzuetan).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide