Iragarpena: Bihar denboralea zakartuko da asteburuan apurka-apurka amore emateko

Erredakzioa 2015ko ots. 5a, 12:42

Gaurko eguraldia petrala izan arren atzokoa baino leunagoa izaten ari da. Hala ere, euria txingorra eta elurra agertu dira eskualdean.

Dena den, bihar eguraldia zakartuko da, tenperaturak -2 eta 2 artean mugituko dira. Elur-kota 100 metrotan mantenduko da eta egun osoan prezipitazioak aurreikusi dituzte Euskalmet zein Aemet zerbitzuek. Arratsaldean apur bat igo daiteke elur-kota.

Gaurko eguraldia petrala izan arren atzokoa baino leunagoa izaten ari da. Hala ere, euria txingorra eta elurra agertu dira eskualdean.

Dena den, bihar eguraldia zakartuko da, tenperaturak -2 eta 2 artean mugituko dira. Elur-kota 100 metrotan mantenduko da eta egun osoan prezipitazioak aurreikusi dituzte Euskalmet zein Aemet zerbitzuek. Arratsaldean apur bat igo daiteke elur-kota.

Larunbatean denboraleak amore emango du pixka bat. Giro hotzak jarraituko du eta egunaren lehen partean, batez ere goizaldean, zertxobait prezipitatuko du. Elur-maila 0-100 m artean egongo da, baina egunak aurrera egin ahala, gero eta prezipitazio gutxiago espero dira. Tenperaturan aldaketarik nabarmendik ez, termometroa -1 eta 2 graduren artean egongo dela iragarri dute.

Segurtasun neurriak

Denboraleari aurre egiteko zenbait erakunde abian jarri dira. Artziniegako Udalak bandoa banatu du herritarrei eskatzeko ahalik eta gehien murritzeko haien bidaiak.

Arabako Foru Aldundiak eskola kirola txapelketak bertan behera utzi ditu asteburuan. Horren ondorioz Laudio Ikastola Krosa ez dute jokatuko. Antolatzaileek ez dute zegaztu noiz lehiatuko den.

Bestalde, Amurrioko Udalak talde berezia jarri du lanean bideen egoera egokia eta osasun-zerbitzuak bermatzeko, besteak beste.

Atzo eskualdeko hainbat lekutan elektrizitatea eten zen arratsaldean: Amurrio, Laudio, Artziniega...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide