Iragarpena: bihar ere elurra eta hotza eskualdean

Erredakzioa 2015ko ots. 4a, 16:10

Euskalmetek egindako eguraldi iragarpenaren arabera, gaur goizean 100 metrora jaitso da elur-kota, eta bihar ere berdin mantenduko da. Hortaz gain, meteorologi agentziak adierazi du gaur trumoi-ekaitzak egon daitezkeela eta ipar/ipar-ekialdeko haize bizia ibiliko dela. Tenperatura apur bat jaitsiko dela gaineratu du iragarpenak, eta izotz txiki-handia egingo duela. Gaurko tenperatura minimoa  2 gradu zero azpitik izan da, eta maximoa aldiz 5 gradukoa.

Bihar,  aldiz, zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, bereziki mendebaldean eta arratsalde partean. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra ere egingo du. Elur-kota 100 metrotan mantenduko da -gaur bezala-, eta noizbehinka itsasmailara jaitsiko da, bereziki ekialdean. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da ( 0 gradu txikiena, eta 4 gradukoa maximoa). Izotz txiki-handia egingo du.

Ostiralean aldiz tenperatura minimoak behera egingo du, zero azpitik 4 gradukoa izateraino, eta maximoa aldiz 1º-koa izango da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide