Elurtuta esnatu da gaur Aiaraldea. Eskualdeko herri guztietan egin du elurra, kopuru handiago edo txikiagoan. Halakoetan gertatu ohi den bezala, elurrak trafiko arazoak ekarri ditu berarekin. Twitter bidez zabaldu dute Artziniegatik Lantenorako bidean trafikoa "oso txarto" dabilela eta Lapetaratxe inguruan kotxeak gurutzaturik daudela.
Eusko Jaurlaritzaren trafiko web-gunearen arabera, berriz, trafikoa geldo doa Sodupetik Bilbora doan BI-636 errepidean eta Orozko eta Laudiotik doan Bilborako errepidean.
Bidali bideo eta argazkiak
Egunean zehar albiste hau berritzen joango gara, trafikoan eman daitezkeen gora-beherak zein bestelakoak plazaratuaz. Elurtearen bideo eta argazkiak ere jasotzen gabiltza erredakzioa @ aiaraldea.com posta elektronikoaren bidez. Facebook eta Twitter sare sozialen bidez ere emango dugu plazaratzen den informazioaren berri.