Larunbatean egin zuen Aiaraldea Herri Elkargoak urte hasierako Batzar Nagusia. Laudioko Beldui txakolindegian batu ziren Aiaraldea Herri Elkargoa osatzen duten kide eta kolaboratzaileak, 2014 urteak emandakoaren balorazioa egin eta 2015eko plangintza eta erronkak zehazteko.
Batzar emankorra izan zen, eta atsegina, bezperan Usurbilen Aiaraldea Komunikazio Leihoak jasotako Merezimenduren Argia Saria behar bezala ospatzeko tartea izan bait zuten bertaratutakoek, 5 urte hauetan ehunka pertsona boluntariok Aiaraldean egindako lanaren eta ekarpenaren aitortza izan bait zen saria.