“Oso nabaria izan da krisia eskualdeko instituzioetan”

Erredakzioa 2015ko urt. 30a, 00:00

JOSUNE IRABIEN Amurrioko Alkatea da. Krisi ekonomikoak eskualdeko instituzioetan izan duen eraginaren inguruan mintzatu gara berarekin. 

2008an hasi zen krisia. Zein nolako bilakaera izan dute Aiaraldeko instituzioek arlo ekonomikoan ordutik hona?

JOSUNE IRABIEN Amurrioko Alkatea da. Krisi ekonomikoak eskualdeko instituzioetan izan duen eraginaren inguruan mintzatu gara berarekin. 

2008an hasi zen krisia. Zein nolako bilakaera izan dute Aiaraldeko instituzioek arlo ekonomikoan ordutik hona?

Oso nabaria izan da aldaketa. 2008an Amurrioko aurrekontua 26.000.000 eurokoa zen, baina gaur egun 13.000.000 eurokoa da, diru-sarrerak asko murriztu dira. Instituzio aldetik dituzun baliabideak eskasagoak dira, ez dago nondik hartu eta konplexua da politikagintzan egotea zentzu horretan. Proiektu berrietan ez dago ezer egiteko, inbertsioen munduan askoz zailagoa da zerbait egitea. Diru falta edo ekarpen hori erakundeetara ere ez da ailegatzen. Laburbilduz, hori da dugun premia nagusia.

2008an Amurrioko aurrekontua 26.000.000 eurokoa zen, baina gaur egun 13.000.000 eurokoa da, diru-sarrerak asko murriztu dira”

Horren aurrean, zer egin dezakete udalek?

Erakundeok tamaina bateko egitura dugu. Eguneroko pertsiana irekitzeak gutxieneko batzuk betetzea dakar. Erakundearen papera inbertsioetan zerbait egitea da, baina tamaina eta kantitatearen arabera erakundeok ahalmen gutxiago dugu. Amurrion, esaterako, eskualde mailan ez dauden zerbitzuak ditugu: musika eskola, kiroldegia, antzokia, dantza eskola... Hori mantentzea garestia da, baina zeregin horietan erakunde guztiok diru txiki bat izan behar dugu derrigorrean beti, azpiegitura, inbertsio eta mantenuari begira mugitzeko. Oreka hori bilatzea da kostatzen zaiguna, baina Amurrioren kasuan lortu dugula esango nuke. Aurrekontu bat prestatzen denean beti saiatzen gara ahalik eta ondoen eta handien izaten inbertsiorako dugun partida.

Zein da soluzioa? Udalak beregain zor gehiago hartzea? Zergak igotzea?

Politika batzuk daude, baina gu errealitatean bizi gara. Zergak igotzeko kanpoko errealitatea oso gordina dela kontuan hartu behar dugu. Zergak igotzeak pertsonengan kontrako eragina du. Badira beste formula batzuk, baina beti udalen kasuan kanpoko diru-sarrerez elikatzen gara: Aldunditik, Eusko Jaurlaritzatik... Baldintzatuta gaude. Askotan erabakiak hartzea ez da erraza. Zergak igo egiten ditugu baina gutxieneko kopuruan, jendartea handitzen ari den heinean.

Zergak igotzeko kanpoko errealitatea oso gordina dela kontuan hartu behar dugu”

Zein puntutara arte dago udal baten jarduna diru-laguntzen menpe?

Ehuneko batean, Amurrion 13 milioitik erdia tributu kontzertatutik eta diru-laguntzetatik etorria da. Udalaren langile kopurua igotzeko prozesuan mugatuta gaude, beste kontu bat da langabezian dagoen jendearen kontratazioa ez dela propio udalak duen eskumena.

Madrilen txikitzekoak diren politika asko daude, zentzu horretan haatik ezin da gaur egun kontratatu. Gu errealitatean gaude, eta Amurrioko langabezia tasa oso handia da, %17,76koa. Aspalditik ez gaude halako zifra batean. Horregatik, errealitatean parte hartu behar dugula uste dugu. Zuzenezko kontratazioa egin gabe, legez onartu gabe, zeharkako kontratazioak bilatzen ditugu (insertzio enpresa bidez). Horri esker, batetik, gure beharrak betetzen ditugu; eta 2014an 20 bat pertsona kontratatzeko aukera izan dugu sistema honen bidez. Extra legeak nola gauzatu bilatu behar da.

2014an 20 bat pertsona kontratatzeko aukera izan dugu insertzio enpresak baliatuta”

Laudio eta Amurrio dira langabezi tasa altuena duten Aiaraldeko herriak. Zergatik ematen da fenomeno hori?

Gehienbat industria bertan dagoelako. Bestalde, Amurrioko jende askok zerbitzu arloan lan egiteagatik enplegu tasa txikiagoa du. Zoritxarrez, Amurrioren kasuan, tamaina ertaineko enpresengan eragin handia du enpresa handiak. Handiak gaizki badoaz, txikiak ere. Industriagunea gara. Amurriok izan duen aldaketak arreta deitzen du, beti egon delako Amurrio eta Laudioren arteko aldea; baina gaur egun parekatuta gaude.

Amurrio Bidean sozietatearen bidez, etengabe ari gara martxan jartzen zuzenezko aholkularitza zerbitzua ekintzaileak bultzatzeko. Urte batetik bestera geroz eta jende gehiago ari da ekintzaile formuletan sartzen. Hor gabiltza, Reforreko lantegi hazitegian etengabe ikusten dira formula eta enpresa berriak. Zentzu horretan erakundeok, nahiz eta gure eskumena ez izan, lan egiteko estrategia eta formulak ditugu, eta bakoitzak ahal duen moduan erabiltzen ditu. Nik uste dut ez dela nahikoa izango, beti egin daiteke gehiago baina bada zerbait. Egoera sozioekonomikoari begira programak egokitzen gabiltza erantzunak eman ahal izateko.

Zure ustez, berreskuratze ekonomikoaren fasea iritsi da?

Ekonomia eragile batzuekin ari gara eta ematen du egoera ez doala behera, egonkortuz edo hobetuz doala. Amurrioren kasuan oraintsu Kider enpresaren itxiera izan dugu, eta fabrika berriaren irekiera. Hazkunde prozesu horretan enpresa hori ere badago, ematen du kasu konkretuetan egoera oso bat-batekoak sortu direla, eta zentzu horretan gure adierazleetatik komentatzen zaiguna da erakundeari begira zergetatik jasotzen dena jasotzea aurreikusia zegoena dela; eta hori ona da.

Ekonomia eragile batzuekin ari gara eta ematen du egoera ez doala behera, egonkortuz edo hobetuz doala”

Instituzioen aldetik, berreskuratze ekonomikoari begira zein neurri hartu beharko lirateke? Eta jendarteko beste sektoreetatik?

Erakundeok duguna mantendu behar dugu, eta aparteko horietan lagundu. Gainontzeko eragileen aldetik, alde pribatuan daudenen papera ezinbestekoa da: kalitateari begira egiten diren programak... Kontua ez da egitea, nola egiten den baizik, balio erantsia eman edo izatea. Herri honetako errealitatea aipatu nahiko nuke: udala da jendearengandik hurbilen dagoen erakundea, horregatik jende askok jotzen du gugana problematika konkretu batekin. Zentzu horretan, guk ditugun gizarte zerbitzuekin, eskuragarriak diren horiekin, lotzen ditugu problematika horiek. Askotan jendea larri dagoenean lan eske etortzen da gugana. Guk horretarako ez dugu erantzunik, gustura egingo genuke lehengo politika, baina Raxoiren legea medio ezinezkoa da. Horregatik, askotan, erantzun osoa eman beharrean erdibidean geratu gara, gizarte zerbitzuetara joz gehienetan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide