“Saldu eta erosteko modua bera aldatu egin da”

Erredakzioa 2015ko urt. 30a, 00:00

JON ASPURU Arabako Merkatari Federazioko lehendakaria da, eta Aiaraldeko Merkatari Elkartean ere dihardu. Eskualdeko merkataritza eta ostalaritzaren egoeraren inguruan mintzatu gara berarekin.

Zein izan da 2008tik hona merkataritzak izan duen bilakaera?

JON ASPURU Arabako Merkatari Federazioko lehendakaria da, eta Aiaraldeko Merkatari Elkartean ere dihardu. Eskualdeko merkataritza eta ostalaritzaren egoeraren inguruan mintzatu gara berarekin.

Zein izan da 2008tik hona merkataritzak izan duen bilakaera?

Zenbait proiektu aurrera eramaten saiatu gara eskualde mailan, horien artean ogerlekoena edo txartelena, Apill eta Artziniegako eta Amurrioko merkataritza elkarteekin bat eginda.

Zein da, gaur egun, Aiaraldeko merkataritzaren egoera?

Egoera larria dela argi izan behar dugu, nahiz eta, esan ohi den bezala, txarrena pasa egin den, krisi honen ondorioak urte askotan jasango ditugu. Saldu eta erosteko modua bera aldatu egin da eta horrek aurretik ibilbide luzea daukagula diosku ezinbestean.

Horretatik at, ahaztezina den beste mehatxu baten itzala sumatzen dugu beti eskualdeko merkatariek: Bilborena, alegia. Krisiaz gainera, Bizkaiko kapitalak eskaintzen dituen eraikin handia zein eskaintza turistikoa daude.

Ahaztezina den beste mehatxu baten itzala sumatzen dugu beti eskualdeko merkatariek: Bilborena, alegia”

Turismoan, baina, gorakada eman dela diote.

Nire ustez ez da gehiegi nabaritzen. Politikariek estatistika erraz ugari egiten dituzte, “100 bisitari gehiagorekin gehiago salduko da” edo tankerako orokorkeriekin, baina hemen beharrezkoak proiektuak dira, eta guk ez dugu inongo proiekturik sumatzen. Eta ez da aukerarik ez dagoelako. Hernanin, adibidez, sagardoarekin egiten dutena hemen txakolinarekin egin genezakeen era berean edo behintzat lehen pausu bezala hartu. Proiektuen garapena da oinarrizkoena eta horietan dagoen dirua inbertitzea.

Ez da turismoaren igoeraren eragina gehiegi nabaritu”

Zer nolako inplikazioa egon beharko litzateke gai honetan instituzioen eta jendarteko beste taldeen aldetik?

Aiaraldean instituzioak orokorrean lan ona egiten dutela pentsatzen dut, subentzioak etab. ematen dituzte baina askotan ez gara kontsekuenteak inbertsioekin. Alegia, urbanismo mailan, adibidez, egiten dituzten obra gehienetan ez diete merkataritzan izan dezaketen ondorioei erreparatzen. Horregatik, zenbait kanpainetarako diru jakin bat emateaz gain bidai orri bat zehaztea eskatzen diegu instituzioei.

Horregatik, zenbait kanpainetarako diru jakin bat emateaz gain bidai orri bat zehaztea eskatzen diegu instituzioei”

Entzun ohi da errekuperazioaren urtea dela hau… horrela sentitzen al duzue merkataritzatik?

Ez, momentura arte ez da ezer nabaritu. Akaso, botere ekonomikoa daukatenek beldurra galduz joan direla gutxika eta badirudiela hortik bideratu daitekeela epe laburrera, baina hortik krisia gainditu dugula esatera bide luzeegia dago.

Zein pausu eman beharko lirateke, zure ustez, komertzioaren berpizteari begira Aiaraldean?

Nire ustez proiektu ekonomikoa aldatzea beharrezkoa da, hau da, herrialde merke baten erositakoa eta garestiago baten saldutako produktuaren etekinak herrialde merkeagora joan beharko lirateke, ezta? Orain arte, Aiaraldea mailan saldutako produktuen mozkinak Luxenburgora joaten ziren zuzenean, eta hori onartezina da. Geroz eta jende gutxiagoren artean geroz eta diru gehiago biltzen ari dira eta hori da buruz behera jarri behar duguna.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide