Gaur arratsaldean banatu ditu Argia aldizkariak bere sariak eta Aiaraldea.eus proiektuak merezimenduzko saria jaso du. Izar Mendiguren eta Gartzen Garaiok jaso dute Usurbilgo Atxega Jauregian.
26. edizioa izan da aurtengoa eta bere helburua da “euskaraz egiten diren lan bikainei ikusgarritasuna eta prestigioa ematen laguntzea da, herritarrei euskarazko kazetaritza lan erreferentzialak ezagutaraztea.”
IDEMtitateak Hamaika Telebistako saioak ikus-entzunezko saria jaso du, sustapen ekintzaren esparruan Gure Esku Dago ekimena izan da garaile, Entzun aldizkariak prentsa idatziarena eraman du, Zebrabidea irratsaioak irratikoa eta Interneteko saria Kazeta.eus ataria, Ipar Euskal Herriko Hitza, Euskal Irratiak, Herria aldizkaria eta Kanaldude telebistak jaso dute Ipar Euskal Herriko bozetan egindako jarraipenagatik.