Datorren igandean, otsailaren 1ean, Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko dute Laudion. Hitzordua, arratsaldeko 17:30etan hasiko da Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan.
Manex Agirre, Jagoba Apaolaza, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Mendibil, Felipe Zelaieta eta Zigor Enbeita izango dira Laudion abestuko duten bertsolariak eta Olatz Santocildes izango da gai-emailea.
Sarrerak arratsaldeko 17:00etatik aurrera salgai egongo dira, Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan bertan, prezio ezberdinetan: bazkideak 4 euro ordainduko dituzte, 16 urtetik beherakoak dohainik sartuko dira eta gainerakoak 6 euro.
Bertsolarien egin beharra:
Txapelketan parte hartzen dute 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute txapelketan zehar eta bi saio hauen puntu metaketak sailkatuko ditu finalerako.
Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri egongo dira:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
- Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian
- Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean