Eskualdeko egoera sozioekonomikoa aztergai egunkariaren biharko alean

Erredakzioa 2015ko urt. 28a, 21:04

Inprentan dago jada Aiaraldea Egunkariaren 27. alea. Bihar goizean iritsiko dira ohiko 10.000 aleak eskualdera, eta goizeko lehen ordutatik egongo dira Aiaraldea Komunikazio Leihoko boluntario eta langileak banaketa lanetan: eskoletan, saltokietan, tren geltokietan... eskualdeko hamaika txokotan egongo da 40 gramo euskara lortzeko aukera.

Inprentan dago jada Aiaraldea Egunkariaren 27. alea. Bihar goizean iritsiko dira ohiko 10.000 aleak eskualdera, eta goizeko lehen ordutatik egongo dira Aiaraldea Komunikazio Leihoko boluntario eta langileak banaketa lanetan: eskoletan, saltokietan, tren geltokietan... eskualdeko hamaika txokotan egongo da 40 gramo euskara lortzeko aukera.

Ale berriak eskualdeko egoera ekonomikoa izango du aztergai. Hiru orritako erreportaje bat topatu ahal izango da egunkarian, zeinetan Aiaraldean krisiak izan duen eraginaren inguruko datuak topatu ahal izango diren, adituei egindako elkarrizketekin batera. Guztira zazpi izan dira erreportajea osatzeko elkarrizketatutako pertsonak: Imanol Esnaola (Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiko kordinatzailea), Juanjo Basterra (ekonomia-kazetaria), Urtza Errazti (JEZ enpresako gerentea), Jon Aspuru (Arabako Merkatari Elkartearen lehendakaria), Josune Irabien (Amurrioko Alkatea), Itziar Larrazabal (ELA) eta Izaskun Garcia (LAB). Espazio falta dela eta, egunkarian elkarrizketa horien zenbait aipu baino ez dira sartuko, baina datozen egunetan aiaraldea.eus-en plaza atalean argitaratuko dira osorik.

Elkarrizketa gehiago

Aipatutako elkarrizketak ez dira egunkariak jasoko dituen bakarrak izango. Kultura atalean Kepa Sojo izango da protagonista, Goya sarirako izendatua izan den bere “Loco con ballesta” filmarekin. Kirolen gunean, berriz, Aingeru Castro eta Aritz Arberas egongo dira. Castro Euskadiko Rally Spring Txapelduna da. Arberas, berriz, Arabiar Emirerri Batuan dago Skydive Dubai txirrindularitza taldea entrenatzen. Kontrazalean, berriz, modari buruzko jakintzak partekatuko ditugu Maria Gaviña urduñarrarekin. Hortaz gain, Korrikaren 19. edizioak Aiaraldean barrena egingo duen ibilbidea zehatz mehats ikusi ahal izango da egunkarian.

Kolaborazioen aldetik, Txutxi Ariznabarreta, Jabi Aspuru, Txani Rodriguez, Iñaki Isasi eta Belate Olabarriaren zutabeak egongo dira irakurgai. Lander Arteagak, bere aldetik, Jimmy's Hall filmaren kritika egingo du, eta Rubik kontrazala koloreztatuko du bere komikiarekin. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide