316.990 bisitarekin itxi du aiaraldea.eus web-guneak 2014 urtea, % 20,29ko igoerarekin

Erredakzioa 2015ko urt. 26a, 12:33

Urtetik urtera gora doa aiaraldea.eus web-gunearen audientzia. Itxi berri dugun urtean bisita eta erabiltzaile kopuruak nabarmen egin du gora; 316.990 bisita eta 119.802 bisitari bakar izan baititu atari nagusiak, % 20,29eko eta % 38,87ko igoera hurrenez hurren. Ondorioz, ikusitako orrialde kopuruak ere gora egin du, guztira 814.151.

Urtetik urtera gora doa aiaraldea.eus web-gunearen audientzia. Itxi berri dugun urtean bisita eta erabiltzaile kopuruak nabarmen egin du gora; 316.990 bisita eta 119.802 bisitari bakar izan baititu atari nagusiak, % 20,29eko eta % 38,87ko igoera hurrenez hurren. Ondorioz, ikusitako orrialde kopuruak ere gora egin du, guztira 814.151.

Erabiltzaileek erabilitako gailuetan ere aldaketa nabarmena gertatu da, eta sakelako gailuen erabilpena bikoiztu egin da urtebete honetan; hiru bisitetatik bat sakelako gailuen eta tableten bidez eman baita (2013 urtean bost bisitetatik bat eman zen sakelako gailuen bidez).

Sare sozialak trafiko iturri nagusi

Google Analitics zerbitzuak emandako datuen arabera, trafiko iturri nagusia Facebook sareak izaten jarraitzen du, 63.205 bisita, % 105eko igoera pasa den urtearekin alderatuta. Twitter da trafiko gehien sortzen duen bigarren iturria, guztira 21.229 bisita etorri ziren 2014an sare sozial honetatik. Kasu honetan ere igoera eman da, % 37 hazi da trafikoa.

Jarraitzaile kopuruak ere gora egin du 2014an: @aiaraldea profila 2143 lagunek jarraitzen zuten 2013aren bukaeran eta kopuru hori % 33 hazi da atzean utzi berri dugun urtean; guztira 2.852 lagunek dute www.aiaraldea.eus-en berri twitterren bitartez.

Facebooken kasuan, 1.521 dira Aiaraldea Komunikazio Leihoa facebook orria atsegin duten profilak, %32,61eko igoera.

Argitaratuko eduki kopuruak ere gora egin dute

Bisita eta batez ere bisitari kopuruak gora egin duten bezala, Aiaraldea Komunikazio Leihoak web-gunean jasotako eduki kopuruak ere nabarmen egin du gora 2014an. Elkarrizketa idatziak eta argazki-bildumak izan dira igoera handiena izan dutenak, 185 elkarrizketa eta 321 argazki-bilduma argitaratu baitziren iaz. Bilduma hauetan CC-BY-SA lizentziapean (egiletza aitortu berdin partekatu) 19.654 argazki jaso dira Aiaraldea Komunikazio Leihoaren Flickr kontuan. Bideoen (168), albisteen (1132) eta agenda deialdien kopuruak (1664) ere gora egin zuen.

Komunitatearen plaza atalak ere datu positiboak utzi ditu; eskualdeko elkarte, entitate eta norbanakoek urtebetean 698 eduki argitaratu baitituzte, izan albisteak, hitzorduak, zutabeak, iritzi-gutunak, bideoak zein argazkiak. Erabiltzaile erregistratuen kopuruak gora egin du ere, 88 norbanakok eta 58 entitatek argitaratu baitzituzten iaz euren edukiak komunitatearen plazan.

Hobekuntzak web-gunean

Aiaraldea Komunikazio Leihoko kideak pozik agertu dira 2014ak utzitako audientzia datuekin. "Urtetik urtera bisita kopuruak eta bisitarienak ere gora egin dute, elkartean eta web-gunearen erredakzioan parte hartzen duten pertsona sare zabalak egindako lan izugarriaren emaitza dira datu hauek" adierazi du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. 

Era berean, erabiltzaileen ohiturak eta joerak aldatzen doazenaren jakitun, lantaldeak hainbat hobekuntza egin nahi ditu www.aiaraldea.eus web-gunean 2015 urtean. Hauetako batzuk ikusgarri daude jadanik: hala nola argazki bildumak tamaina handiagoan ikusteko aukera, albiste-orrien egituran aldaketak irakurgarritasuna hobetzeko, edukiak sare-sozialetan erraz partekatzeko aukera edo eta sakelako gailuetarako moldagarritasuna zenbait funtzionalitateetan. "Erabiltzailearen bisita eta nabigazioa errazago bihurtu nahi dugu, batipat sakelako gailuen erabilpenak nabarmen egin duelako gora" adierazi dute Aiaraldea Komunikazio Leihoko kideek.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide