Elurra iritsi da...

Naturayalako kide batek zenbait hausnarketa islatu ditu taldeak duen blogean elurraren eta egoera sozialaren inguruan:

"

Elurra iritsi da. Izar zuri ederrak inguruko gainak estali ditu, bere argitasun garbiz azpiko lokatzak eta zikinkeriak ezkutatuz.

Naturayalako kide batek zenbait hausnarketa islatu ditu taldeak duen blogean elurraren eta egoera sozialaren inguruan:

"

Elurra iritsi da. Izar zuri ederrak inguruko gainak estali ditu, bere argitasun garbiz azpiko lokatzak eta zikinkeriak ezkutatuz.

Krisia iritsi zen. Aurrena, batzuk kapitalismoa birsortu behar zela zioten. Gero esan zuten neurriz gain gastatu genuela. Geuk. Hiritarrok. Gure ahalbideen gainetik bizi izan garela. Apaltasunez bizitzen ikasi behar genuela. Gauzak ez zirela sekula lehen bezalakoak izango.

Urte batzuk pasa dira. Pobrezia eta langabezia bere horretan dirauten arren, oraingoan krisitik atera omen gara, eta hotzikaraz hasten naiz.

Ez zegoenean, ez dira milioiak faltatu izan abiadura handiko trenarentzat, gure ibaien urak “per secula seculorum” araztegirik gabe daudelarik.

Orain, egoera zertxobait hobeagoa izanik, auskalo zenbat dossier urbanistiko berpiztuko diren, zonbien antzera, guztion ondarea den paisai eta ingurunea gutxi batzuen mesedetan izorratzeko. Saratxoko saihesbidea aurrena, noski.

Gero batek daki, Los Olmos agian, eta bitartean Fracking-aren aldeko lobbyak jarraituko du itzalean bere lana egiten. Mehatxu hauen aurrean, baserritar batzuen hesi bizien erausketak eulika dirudite…

Elurra iritsi da. Goiz eder honetan Urduñara eta Arrastariako landetara hurbildu naiz.

Urduñako udalak Aranzadi zientzi elkarteari utzitako Larrinzarko eremua bisitatu nahi nuen, Arrastariako beste putzu batzuekin batera.

Airearen gardentasunean, ederrak ageri dira Salbadako tontor elurtuak. Larrinzarreko hiru putzuetan igel jauzkariak hasi berriak dira bere ugal sasoian murgiltzen. Urazpiko landaretzan iltzaturik, hor ageri dira arraultz piloak.

Garaiago, Salbadako putzuetan, igel gorriek lehenago ospatu zituzten ezteiak. Holakoak dira naturaren erritmoak.

Aurrena temporariak, gero dalmatinak. Neguan ere bizitza ageri. Miru saldotxo bat planeatzen dabil, haizea hegal puntaz ferekatuz.

Artalde baten ondoan, lertxuna pausatu da zelaian, agian ardiek uxatutako zomorroren bat jan nahiean. Bere silueta luzexkaz, artzaina dirudi.

Elurra iritsi da. Izar zuri ederrak inguruko gainak estali ditu, bere argitasun garbiz azpiko lokatzak eta gure miseriak estaliz."

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide